08 diciembre, 2012

PORRU KROKETAK (MUNDIALAK)




OSAGAIAK

2 Porru
Tipula erdi bat
2 baratxuri ale
piper beltz pittin bat
gatza
500ml esne (nik olo esnea erabili dut)
3 goilarakada ezpelta hirina
2 goilarakada gurina
2 goilarakada eki lore

BILTZEKO

Ogi birrindua
2 arrautza irabiatuak

PROZEDURA

Porruak garbitu eta txiki txiki egin ondoren, zartagi batean gurina eta olioa ipiniko ditugu, berotzen hasten denean tipula porruak eta baratxuriak egiten jarriko ditugu (denak ongi txikituta) gatza eta piper beltza bota eta barazki guztiak biguntzean, hirina botako dugu poliki poliki ondo ondo nahastuaz, hirin guztia bota ondoren esne beroa botako dugu poliki poliki bueltak emanez eta esne guztia desegiten  denean masa lodi bat edukiko dugu. kristalezko ontzi batera itzuli eta hotzgailuan gau bat utzi.
Hurrengo egunean borobiltxoak egingo ditugu, ( ogi birrindua ondoren arrautza eta berriro ogi birrindua)
30 bat ateratzen dira.





21 octubre, 2012

TOMATE BEROTUA ETA SEITAN XERRA AHUNTZ IKUTUAREKIN


OSAGAIAK

Tomate gorri haundi bat
4 seitan xerra
4 gazta puska ahuntzarena
gatza
olioa
oreganoa (opzionala)

PROZEDURA

Tomatea 4 xerratan moztu eta zartagi batean olio pittin batekin egin, ondoren seitana egingo dugu sua ondo berotuaz,  xerra bakoitza ondo egin xigortu arte, segidan tomatearen gainean jarri eta azkenik gazta (seitanaren beroaz gazta bigundu egingo da)  nahi duenak oregano pixka bat bota
on egin!!! (momentuan egin eta jan beharrekoa da).





URTEBETETZEKO TARTA



OSAGAIAK

Yogur natural bat
1 1/2 baso azukre txuri
baso erdi azukre abainilatua
legami zorro bat
goilarakada txiki erdi bikarbonatoa
3 baso hirin txuri
130 gr. gurina desenginda
baso erdi eki lore
3 arrautza haundi

APAINTZEKO

Txokolatezko txirbilak
25 gr. gurina deseginda
lakasitoak


PROZEDURA

Lehenengo zuringoa eta gorringoak banatuko ditugu gero zuringoak harrotzeko, ondoren ontzi haundi batean osagai guztiak jarriko ditugu baina hirina eta legamia azkenik botako ditugu ondoren zuringoak harrotu gatz pittin batekin eta masari gehituko diogu, poliki poliki nahastuaz behetik gora.
Labera 180 gradutara 45 minutu.
Bizkotxoa hoztu ondoren isipu batekin gurinaz bustiko dugu bizkotxoaren goikaldea eta segidan txokolatezko txirbilak, lakasitoak kolorez banatu eta nahi den moduan apaindu.




23 septiembre, 2012

PATATAK ALI -OLI ERARA


OSAGAIAK:

4 patata haundi
3/4 eki lore (edalontzi)
arrautz bat
ozpin ttanta batzuk
goilarakada txiki erdi baratxuri hautsa
gatza

PROZEDURA

Lehenengo patatak zuritu eta laukitxoetan moztu eta oliotan frijitu ondoren gatza botako diegu.
Batigailuak dakarren baso haundia hartu eta bertan olioa ipiniko dugu gatz pittin bat eta poliki arrautza botako dugu ,ozpin ttantak eta azkenik baratxuria. Batidora martxan jarri (potentzia erdian)
 lehenengo mugitu gabe batigailuak bere lana beteko du  eta zuritzen ikustean xuabe xuabe gora eta bera mugituko dugu masa zuri lodikotea lortu arte. Ondoren gure patatei erantsiko diegu, ON EGIN!!







OLOZKO GAILETA LIGHT GOXOAK


OSAGAIAK

3 goilarakada olo zahi (salvado de avena)
goilarakada bat legamia
2 goilarakada filadelphia light gazta
arrautz bat
goilarakada erdi stevia (azukre mota bat)
limoi erdi baten birrindura

PROZEDURA

Katilu haundi batean osagai guztiak elkartuko ditugu oloa eta legamia azkenik botata, ondo nahastu eta labeko bandejan paper bejetala ipini eta goilarakada txiki batez lagunduta bolatxoak jarriko ditugu, berdin dio perfektuak gelditzen ez baldin badira, labera 180C  8-10 minutu eta kitto!!!






SEITAN ARRAUTZAZTU BETEA PIPER ETA TIPULAREKIN



OSAGAIAK


300 gr. seitan xerratua
4 xerra gazta maasdam
4 piper gorri (potokoak)
ogi birrindua
arrautz bat
tipula haundi bat
gatza

PROZEDURA

Seitan xerrak hartu eta binaka jarri ondoren erdian gazta ipini eta arratzaztu egingo ditugu, bitartean tipula xerratu gatza bota  eta olioa pixka batekin zartagian biguntzen jarri (tapa jarri lehenago egiteko).
Beste zartagi batean olio pittin bat eta baratxuri ale batekin berotzen jarriko ditugu gure piperrak.
Arrauztatutako seitana frijitu ondoren piperra eta tipulaz apainduko ditugu.





BERENJENAK EZTIAREKIN


OSAGAIAK

2 Berenjena
200 gr. espelta hirin
garagardo poto bat
4 goilarakada olioa
2 arrautz zuringo
30 ml ezti argia (akazia, mila lore)

PROZEDURA

Berenjenak garbitu eta bi muturrak kenduko dizkiogu segindan xerretan moztu eta gazturetan murgilduko ditugu 25 minutu jarraian beste katilu batean hirina,garagardoa, eztia, gatza, eta olioa nahastuko ditugu.
Denbora igaro ondoren bi zuringoak arrotu eta masari gehituko diogu poliki poliki. Zartagi haundi batean olio dexente bota eta berotzen jarri bitartean berenjenei ur guztia kendu masatik pasa eta frijitu egingo ditugu, paper xurgatzailean utzi eta ondoren zerbitzatu.





04 septiembre, 2012

3 TOMATE DESBERDINEN ENSALADA


Aurten baserrian tomate ugari izan ditugu kolore , forma eta tamaina ezberdinetakoak, etxeko haziak, iparraldetik ekarritako haziak eta lagunek emandako landare batzuk izan dira batibat, aurten tomate ugari eduki dugu... egia esan .. gehiegi!!! 

OSAGAIAK

TOMATE GORRI BAT
TOMATE HORI BAT
TOMATE BELTZ BAT (KUMATO)
GATZA
OLIOA

PROZEDURA

Tomateak garbitu eta zatitu ondoren gatza botako diogu eta 10 minutu utzi gero olioa botako diogu tomate bakoitzari goilarakada eta erdi gutxi gora bera eta beste 5 bat minutu igarotzen utzi eta kitto.








 bai tomate polittak!!




TOMATEA NOLA EGIN

OSAGAIAK:

2kg. tomate gorri (nik nere baserrikoak erabili ditut)
2 tipula gorri haundi
5 baratxuri ale
gatza
2 goilarakada haundi azukre
4 goilarakada oliba olio

PROZEDURA

Lehenengo tomateak ondo garbitu, eta lapiko haundi batean moztutako tomate guztiak jarri ondoren sutan jarriko dugu bertan tomateak egosi egingo ditugu 40/45 minutu , tomatea deseginda ikusten dugunean batikorarekin txiki txiki egingo dugu eta gero txinotik pasako dugu, tomate trituratu eginda daukagu. 
 Hurrengo pausua gozatzea da.. lapiko batean oliba olioa berotzen jarri bitartean tipulak eta baratxuriak zuritu eta txikituko ditugu, olioa berotzen denan bertara bota eta gatza botako diogu eta 5 minutu eduki pittin bat biguntzen, ondoren tomatea botako dugu eta sua jetxiko dugu noizbeinka bueltak ematen, azukrea bota eta bueltak eman 15 bat minutu igaro ondoren sutatik kendu eta batidorarekin dena ondo ondo txikitu eta listo!!!! hau bai tomate goxoa!!!






Baserriko tomate ezberdinak
tomatea tipula eta baratxuriarekin egiten



gure tomate goxoa eginik!!!
NATILLA ABAINILATUAK


OSAGAIAK

10 gorringo
1 1/2 litro esnea
150 gr. azukre abainilatua
50 gr. azukre txuria
bainila leka bat
goilarakada txiki bainila esentzia
agar agar goilarakada txiki bat
10 gaileta

PROZEDURA

Agar -agar ur pittin batean biguntzen jarriko dugu, ondoren esnea lapiko batean lekarekin batera berotzen jarriko dugu, beste aldetik azukrea, gorringoa, eta esentzia ondo ondo nahastuko ditugu,
esnea irekitzen hasten denean sutatik kendu, leka kendu eta masa gehituko diogu ondo ondo nahastuaz, berriro sutan jarriko dugu sua pittin bat jetxita eta bueltak emango dizkiogu 10 bat minutuz ondoren agar agar erantsiko diogu eta beste 5 bat minututan bueltak emanez .
Sutatik atera eta 10 minutu hoztutzen utzi eta ondoren moldeetara botako dugu eta epeltzen hasten denean gaileta bana jarriko dizkiegu.Hotz gailuan sartu eta 8 ordutara eginik edukiko dituzue.

ON EGIN!!!!



 


03 agosto, 2012

ARRAUTZ GABEKO BUDINA TXOKOLATE
BEROAREKIN


OSAGAIAK

Litro bat esne (nik olozkoa erabili dut)
Bainila leka bat
5 gr. agar agar
70 gr. azukrea
karameloa

Txokolatezko saltsarako:

200 gr. Txokolate beltza (nik valor erabili dut)
goilarakada txiki gurina
Naranja baten birrindura
Ron goilarakada bat

PROZEDURA

Lehenengo karameloa egingo dugu eta moldeetara botako dugu.Bestaldetik ur pittin batean agar agar jarriko dugu biguntzen.
Lapiko batean esnea, leka eta azukrea jarriko ditugu berotzen irakiten hasten denean 3 minutu eduki bueltak emanez eta jarrain (ura kendu ondoren) agar agar botako diogu eta beste 4 minutu eduki buletak emanez.
Gero moldeetara botako dugu eta hozten direnenan hotz gailura sartuko ditugu, 5 bat ordu,ondo geratzeko.
Flanak atera baino 10 minutu lehenago baño marian txokolatea desengingo dugu gurinarekin, ondoren birrindura eta rona botako dizkiogu ondo ondo nahastuaz masa berdin bat lortu arte.
Segidan flana plater batean jarri eta txokolate beroa botako diogu... ummmm





oso garrantzitsua da txokolatea beroa ateratzea segitua hozten delako.
MIJO ETA FRUITU LEHORREN KROKETAK


OSAGAIAK

Taza erdi mijo
3 goilarakada sesamo hazi
3 zm jenjibre fresko birrindua
Urrak eskukada bat
Piñoiak eskukada erdi
Datilak 3
Azenario erdi birrindua
2 goilarakada ilar kongelatu
arrauztatzeko artozko birrindura

PROZEDURA

Ura berotzen jarri jenjibrearekin batera , bitartean sesamoa eta mijoa belztuko ditugu zartagi batean eta seguidan ur berotara botako dugu.
Bestaldetik urrak piñoiak eta datilak errotobatekin txikituko ditugu. Mijoa egiten denean (20/25 minutu) ur guztia kendu eta fruitu lehorrak erantsiko dizkiogu ondo nahastuaz eta azkenik
azenarioa eta ilarrak, ondo nahastu eta ordu erdi utzi hoztutzen utzi eta jarraian bolatxoak egingo ditugu artozko birrinduratik jarrain pasatuaz segidan frijitu..... benetan goxoak geratzen dira.


 


 




07 julio, 2012

ZAINZURI FRIJITUZKO TOSTA

OSAGAIAK

6 zainzuri txuri gordin
6 ogi xigortu
gatza
8 oliba olioa

PROZEDURA

Zainzuriak garbitu eta azala kentzeko tresnarekin zainzuriei kapa batzuk kenduko dizkiegu (gogorrena) hauek kendu ondoren azala kentzen jarraituko dugu (zainzurien ile txuria lortuz)
prozesu hau denekin egingo dugu. 
Ondoren zatagian oliba olioa bota eta bertan egingo ditugu poliki poliki, eginda ikusten ditugunean sua igo eta pittin bat beltztu eta paper xurgatzailean jarri eta azkenik gatza botako diegu.
Ogi xigortu berrian zainzuri frijituaz estali.....eta kitto!! oso goxoa dago... benetan!!!
Eskerrik beroenak Maite Ruiz-i berak emandako errezeta bait da.




 



KARDO PERRETXIKUAK PLANTXAN BARATXURIAREKIN

OSAGAIAK:

250 gr. kardo perretxiko
2 goilarakada ogi birrindu
3 baratxuri ale
perrexila
gatza
 goilarakada oliba olio

PROZEDURA

Kardo perretxikoak plantxan egin gatz pittin batekin, ( alde batera utziz) ondoren baratxuriak txikitu eta frijitu, baratxuriak eginda daudenean ogi birrindua bota eta ondo nahastu eta ondoren gure perretxikuei botako diegu gainera, azkenik perrexilez apaindu... on egin!! plater hau momentua egin eta jatekoa da.




PENKA ARRAUZTATUAK GAZTA SALTSAREKIN

OSAGAIAK

5 Penka txuri egosita eta moztuta
2 arrautza
katilukada erdi irina
gatza eta piper beltza
125 gr. fhiladelphia light
3 goilarakada esne 
eki lorea
sesamo haziak


PROZEDURA

Penkak 2 naka jarri eta arrautz eta hirinetan pasa eta frijitu, ondoren kazo batean gazta eta esnea jarriko ditugu, berotzen hasten denean ,bueltak emango dizkiogu gatz eta piper beltzez onduz (saltsa meheago nahi badugu esne gehiago bota) ondoren aurkeztu egingo dugu. Ez ahaztu sesamo haziez!!






10 junio, 2012

SHI -TAKE TORTILA EDERRA

Gaur nere Urnietako lagunak shitake perretxikoak ekarri dizkit Urnietan OSANE izeneko eko denda iriki bait du....denetatik dauka produktu ekologikoak eta ainbat gauza eta nahi izanez gero nahi duzun produktua ekarriko dizkizu.... hemen duzue beraiekin egin dudan errezeta benetan goxoa...

SHI-TAKEEN TORTILA

OSAGAIAK:

200 gr. shitake perretxikoak
7 baratxuri ale
Goilarakada txiki perrexil txikitua
gatza, piper beltza
4 arrautza
oliba olioa

PROZEDURA

Perretxikoak eta baratxuriak zatitu, zartagian olioa berotzen jarri eta segidan baratxuriak bota, minutu erdi igaro ondoren perretxikoak bota eta nahasi eta gatz eta piperrez ondu, perretxikoak egin direnean 
irabiatutako arrautz nahastuak erantsi eta tortila egin, azkenik perrexila gainetik bota (onddo tortila ematean du, egitan!)



 




20 mayo, 2012

KESADA

OSAGAIAK.

Yogurth griego bat
Esnegain pote txiki bat
3 Arraultza
6 Kesito (nik barre egiten duen behiarenak )
2 hirin txuria(yogurth neurria)
1 1/2 azukre txuri (yogurth neurria)
2 Esnearenak(yogurth neurria)
Gurina molderako

PROZEDURA

Ontzi haundi batean osagai guztiak jarri hirina izan ezik ondoren batidorarekin dena txikitu eta ondo nahastu eta azkenik tamizatuz hirina erantsiko diogu, moldea guriñez igurtzi eta labean sartuko dugu 180C 30-35 minutu inguru.


 


 



TOMATEZKO TOSTA ZEBOLINO IKUTUAREKIN(4 perts)

OSAGAIAK:

2 Tomate gorri (nik raf erabili dut)
4 tostada multizealdunak
san millan edo philadelphia light pote bat
3 zebolino
tipulina erdia
oliba olioa
gatza 

PROZEDURA

Tomatea zatitu eta gatza bota pare bat minutu igaro ondoren olioa botako diogu , bitartean
tipulina eta zebolinoa moztu eta gorde ,segidan tostada guztiei gazta igurtziko dizkiogu eta bukatzeko dena osatu.Lehenengo tomate ipini ondoren tipulina eta azkenik zebolino txikitua .




 


KINOAZKO HANBURGESAK

OSAGAIAK

Taza erdi kinoa 
limoi baten azala
8 piper gorri (poteetakoa)
ogi birrindua perrexilduna
6 tostasta multizerealduna
3/4 taza esne (olo)
5 baratxuri berri
gatza, piper beltza, oliba olioa
arraultza bat
4 goilarakada gazta (nik idiazabal edo parmesanoa erabiltzen dut)birrindula lodia

PROZEDURA

Lapiko batean kinoa egosten jarriko dugu limoi azalarekin batera 14 bat minutu, bitartean
tostadak esnetan busti eta biguntzen utziko dugu, ondoren geratutako esnea kendu eta tenedorearekin txikitu gazta eta arraultza erantsiko diogu.Piper gorriei haziak kendu txiki txiki egin eta masa gehitu, kinoa egin ondoren limoi azalak eta ura kendu (edukiko balu)eta masari gehitu.Ondoren gatza eta piper beltzez
ondu eta seguidan bolatxoak egingo ditugu, masa oso hezea geratuko balitz pare bat goilarakada ogi birrindu erantsi. Eskuak pittin bat busti eta hamburguesak egiten hasiko gara ogi birrindutik pasa eta forma eman ondoren oliba oliotan frijitu. Entsalda on batekin atera dezakegu.
 





07 mayo, 2012

LIMOIZKO MOUSSA ESNE GAINAREKIN

OSAGAIAK

2 katilukada esne gain
3/4 katilukada azukre glass
3/4 katilukada limoi zuku
Esne gain harrotu pote bat

PROZEDURA

Kazuela batean esne gaina berotzen jarriko dugu azukrearekin batera, hirekitzen hasten denenan
sua pittin bat jeitsi eta 6 minutu utzi, ondoren zukua botako diogu eta 3 minutu utziko dugu hirekiten
gero edalontzi ezberdinetara bota eta hotzgailura sartu.
3 ordu igaro ondoren atera eta esne gain harrotua bota. ON EGIN!!




06 mayo, 2012

UDABERRIKO XIXA TORTILA

OSAGAIAK

250 gr. udaberriko xixak
3 goilarakada oliba olio
3 baratxuri ale
3 arraultza
goilarakada txiki perrexil txikitua
gatza, piper beltza

PROZEDURA

Xixak oihal eze batekin garbitu eta eskuekin txikitu, ondoren zatagi batean olioa ipini eta bertara baratxuriak eta xixak botako ditugu eta bertan goxo goxo egiten utziko ditugu, ondoren gatz eta piper beltzez onduko dugu, beste ontzi batean arraultzak irabiatu eta perrexila botako dugu eta hauekin tortila egingo dugu.



FETA ,BARATXURI BERRI ETA SAGARREZKO MERMELADAZ EGINIKO HOJALDREA

OSAGAIAK

Sagarrezko mermelada pote bat
250 gr. gazta feta
250 gr. baraturi berri
gatza
piper beltza
sesamo haziak
Hojaldre bat (hotzgailuetan dagoena)
2 goilarakada oliba olio

PROZEDURA

Hojaldrea zabaldu eta 6 zatitan moztu, (ahal dugun moduan) ondoren goilarakada txiki bat sagar mermelada jarriko dugu eta goilararekin zabaldu (ertzak ikutu gabe) ondoren feta 6 zatitan moztu eta gainean ipini, ondoren zatitutako baratxuriak eta azkenik sesamo haziak gero goilara txiki batekin olio pittin bat botako diogu gainetik eta labera 200 gradu 15 bat minutu, hojaldrea egin arte... one egin!!!






22 abril, 2012

MADALENA MUNDIALAK

OSAGAIAK

250 gr. gurina
250 gr. gari hirin
125 gr. azukre txuria
125 gr. azukre abainilatua
bainila leka erdia
3 arrautza haundi
goilarakada txiki gatza
legami zorro erdia

PROZEDURA

Gurina azukrearekin ondo nahastu krema bat lortu arte, ondoren bainila leka erantsiko diogu eta arrautzak ere. 
Beste ontzi batean hirina, legamia, gatza eta legami zorroa nahastu eta beste masari gehituko diogu tamizatuz. Moldeetara bota masa eta 180 gradutara labea jarri 10 minutu lehenago eta 30 / 35 minututan eginda egongo dira.... ze goxuak!!!




 

TEMPE ETA GERMINATU ENTSALDA

OSAGAIAK

25 gr. Tempe
20 gr. porru germinatua
20 gr. tipula germinatua
Xigortutako Sesamo haziak (eskukada bat)
50 gr. Letxuga
50 gr. Rukula
3 goilarakada oliba olio
Goilarakada bat ozpina
gatza gustura

PROZEDURA

Letxuga eta rukula garbitu eta zatitu, ondoren germiantuak erantsi eta azkenik tempe zatitua eta sesamo haziak, ondu eta LISTO!!



 


GAZTA BOLA BARAZKIEKIN (ZIZKA MIZKA)

OSAGAIAK:

350 gr. Gazta philadelpia
Goilarakada piper gorria (egindakoa)
Goilarakada piper berde (egindakoa)
Goilarakada tipulina 
Goilarakada txiki limoi zukua
gatza
piper beltza
120 gr. intxaur txikitua
10 ogi xigortu 

PROZEDURA

Piper gorria eta piper berdea erre ondoren txiki txiki egin eta gaztari nahastuko diogu baita tipulina txikitua ere gero limoi zukua eta azkenik gatza eta piper beltzez onduko dugu.
Film transparente batean masa guztia bota eta bildu bola forma emanez eta hotzgailura sartu ordu betez.
Azkenik atera eta intxaur txikitua gainetik botako diogu intxaur kapa bat emanez.
Plater batean jarri eta ondoan ogi xigortua... ON EGIN!!







11 abril, 2012

HINOJO ETA PASTINAKAZKO KREMA

OSAGAIAK

Hinojo erraboila(bulboa) bat
Pastinaka bat
4 azenario
4 patata
gatza
oliba olioa
sesamo xigortua 

PROZEDURA

Lapiko haundi batean oliba olioa bota eta bertara txikitutako hinojoa eta pastinaka botako ditugu eta bertan 5 bat minutu utziko ditugu egiten, ondoren beste barazkiak gehituko dizkiogu pare bat litro ur bota eta egosten jarriko dugu.




 


Egosi ondoren pure egin eta sesamo  bota gainetik.


OLOZKO ALBONDIGA GOXOAK TOMATEAREKIN




OSAGAIAK

9 Tostada multizealdunak (goxonak arrasate etxekoak)
3 Goilarakada  onddo desidratatuak
Taza bat olo integrala azalik gabekoa
Tipula erdi bat
3 Baratxuri ale
Porru txiki bat
3 goilarakada gazta parmesano
Arrautza 1
4 baratxuri berri (frexkoak)
gatza
piper beltza 3 buelta
ogi birrindua (beharko balitz)
Egindako tomate pote bat


PROZEDURA:
Tostadak eta onddoak ur epeletan jarri biguntzen, ondoren
oloa lapikoan egingo dugu 45 bat minutu.(nik 2 ordu beratzen eduki dut), segidan  tipula, baratxuriak eta porrua txiki txiki egin eta zartagian egin bigundu arte onddoekin batera.(gatza eta piperren onduz)
Tostadei ura kendu eta ontzi batean ipini arraultza eta gaztarekin batera, bertara egindako barazkian erantsiko dizkiogu, oloa egin ondoren ur guztia kenduko diogu
eta batidora edo errobotarekin txikitu gero masari gehitu eta nahastu  Eskuak pittin bat busti eta bolatxoak egingo ditugu eta ogi birrindutik pasa (rebozatu) eta oliotan frijitu. Sukaldeko paperean utzi, olio guztia xurga dezan eta ondoren tomatea botako diogu.








ESPINAKAK LIMOI IKUTUAREKIN..MMM

OSAGAIAK

3 Txalota
Limoi baten birrindura
150 gr. Espinaka freskoa
Baratxuri ale bat
gatza
olioa
piper beltza

PROZEDURA

Txalotak eta baratxuria txikitu eta zartagi berora bota, su baxuan, txalotak pittin bat egin ondoren limoi birrindura botako dugu gatz eta piper beltzez onduz.Azkenik espinakak botako ditugu eta bertan momentuan egingo dira.
Nahi izanez gero gazta pittin bat bota daiteke



 

26 marzo, 2012

PASTAZKO ENTSALADA KOLOREDUNA

OSAGAIAK

Letxuga bat
ogi xigortua dadoetan
goilarakada bat sesamo haziak
25 gr. feta gazta
100 gr. koloretako pasta
3 piper gorri (poteetakoa)
gatza
oliba olioa 
ozpiña

PROZEDURA

Letxuga eskuekin moztu, eta ontzian jarri, ondoren egositako pasta, piper gorriak, gazta , ogi xigortu berria eta azkenik sesamo haziak, nahi dugu moduan gozatu eta kitto!!







"AJO BLANCO" TOMATE ZUKU IKUTUAREKIN

Ajo blanco, Andaluziakoa da, udaran edaten duten zopa hotz bat da, gazpatxoaren antzekoa, baina niri errezeta hau gehiago gustatzen zait.

OSAGAIAK AJO BLANCO -RENTZAT

150 gr. ogi mamia
125gr. almendra naturala
baratxuri ale bat
100 ml oliba olio
25 ml sagar ozpina
ura
gatza

OSAGAIAK TOMATE ZUKURAKO

2 tomate raf gorri gorri
gatza


PROZEDURA

Ontzia ur hotzez beteko dugu eta bertan ogi mamia 5 minutuz utziko dugu.
Errobot pikatzailean almendrak eta baratxuria txiki txiki egingo dugu hauts bihurtu arte, ondoren gatza, olioa, ozpina eta azkenik ura kendu ondoren ogi mamia botako diogu eta errobotean ondo ondo nahastu,
masa lodikote bat lortuko dugu, eta honi ura botako diogu salda mehe eta lehun bat lortu arte.Ondoren txinotik pasako dugu edo iragazgailutik eta ondoren pitxarra batean jarri eta hotzgailuan sartuko dugu ordu pare bat.

Tomate zukurako, tomateari azala kendu eta bertan dituen hazi guztiak ere, errobotean sartu eta zukua lortuko dugu, gatz pittin bat bota ondoren.
Edalontzi batzuetan jarri AJO BLANCO eta ondoren goilarakada pare bat  zuku tomate bota gainetik.
ON EGIN








11 marzo, 2012

MOZZARELAZKO TOMATE BETEA ZEBOLINO IKUTUAREKIN ETA ENTSALADA KRUSKRUSAREKIN
(ONDO GERATU DA EH?)

OSAGAIAK

Tomate on bat
mozzarela erdi bat
3 zebollino
piper beltza
gatza
oliba olioa eta sagar ozpina
momentuan egindako ogi xigortua
letxuga edo rukula

PROZEDURA

Tomateari barruko haragia kendu poliki poliki eta bertara mozzarela sartu, ondoren gatzez eta piper beltzez ondu eta seguida oliba pittin bat gainetik bota.
Labean sartu gratinatzen 3-4 minutu bitartean 3 letxuga hosto juliana erara moztu eta gozatu. Zartagi batean atzoko ogia laukitxoetan moztu eta zartagian olio pittin batekin xigortu.
Tomate labetik ateratzen platerean jarri eta honi zebolino moztua bota eta ondoan etsalada eta kruskrusak jarri.




ZAINZURI-BERDEEN TORTILA

OSAGAIAK

7 Zainzuri
Tipula gorri erdi bat
4 baratxuri ale
gatza 
piper beltza
2 arrautza
3 goilarakada oliba olio

PROZEDURA

Zainzuriak garbitu eta puska gogorrena kenduko dizkiogu ondoren puska txikitan moztu.
Tipula eta baratxuria txikitu.
Zartagia berotzen denean oliba olioa bota eta seguidan zainzuriak, pare bat minutu igaro ondoren baratxuriak bota eta jarraian tipula gatza eta piperrez onduz.
Tipula biguntzen denean arrautza nahastuak  botako dizkiogu eta kitto!!!






SAGAR ERREA EZTI ETA INTXAURREKIN


OSAGAIAK:

Errege sagar bat
Goilarakada txiki gurina
Goilarakada bat koñaka
Goilarakada txiki eztia
Goilarakada txiki azukre beltza
Goilarakada txiki intxaurrak txikituta

PROZEDURA

Sagarra garbitu ondoren erdiko bihotza kendu eta bertan gurin pittin bat sartu, ondoren koñaka bota eta azkenik azukrea, labera sartuko dugu 180 gradutara 30/35 minututara.
Sagar atera ondoren, eztia botako diogu eta ondoren zartagi batean itxaurrak pittin bat xigortuko ditugu eta segidan gainetik bota....ON EGIN!!!


26 febrero, 2012

ZEREALDUN OGI INTEGRALA SESAMO HAZIEKIN

OSAGAIAK
300 gr. 5 zerealdun hirina
150 gr. zenkale hirina
50 gr. artobeltza (trigo sarraceno)
30 gr. okindegiko legami naturala
arrautza bat+ gorrigo bat
goilarakada azukre beltza
goilarakada 3/4 gatza
sesamo haziak
250 ml- 300 ml ura 
gurin pittin bat

PROZEDURA

Hirinak nahastu legamiarekin eta sesamoa xigortu zartagian eta erantsi, ondoren gatza , azukrea eta arrautza eta poliki poliki ura eransten joan oratuz bola lodikote bat lortu arte ondoren guriñez igurtzitako molde batean jarri eta zapi heze batekin tapatu eta ordu pare bat utzi. tza eta poliki poliki ura eransten joan oratuz bola lodikote bat lortu arte ondoren guriñez igurtzitako molde batean jarri eta zapi heze batekin tapatu eta ordu pare bat utzi. 
Labea 180 gradutara jarri berotzen ondoren gorringoarekin ogia margotu eta barrura, 10 minutu igaro ondoren 165 gradutara jaitsi eta 30-40 minututara eginik egongo da.





LIMOIZKO BIZKOTXO GOXOA

OSAGAIAK

2 arrautza haundi
3/4 edalontzi ekilore olioa
3 goilarakada limoi zukua
2 yogurth griego
7 goilarakada azukre glass
taza erdi 5 zerealdun hirina
taza erdi gari hirin
legami zorro erdia

Glaseaturako:

1/4 edalontzi limoi zuku
edalontzi bat azukre txuri


PROZEDURA

Bol haundi batean arraultzak,olioa, yogurtha, eta azukrea jarri eta nahastu ondoren 2 hirinak eta legamia nahastu eta tamizatuz besteari itsasi, labera 180 gradutara 35 minutu.
Atera bezain laster, desmoldatu eta glaseatua bota.



 


BORRAJA OLIO ERREAREKIN

Osagaiak

400 gr. borraja
gatza
3 txalota
5 baratxuri ale
piper beltza


PROZEDURA

Borrajari ileak kendu (nik estropajoarekin kentzen dizkiot) ondoren lapiko batean ura berotzen jarri eskukada bat gatzarekin, berotzen hasten denean bertara borraja zatitua bota  15 bat minutu ondoren atera.
Txalotak moztu baita baratxuriak ere, ondoren txalota eta baratxuriak oliba oliotan pittin bat egingo ditugu eta bertara borraja botako dugu pare bat minutu eduki eta listo!!









20 febrero, 2012

SEITANA  PIPER BERDE ETA TIPULAREKIN


OSAGAIAK:

150 gr. seitan
2 piper berde
tipula bat
2 baratxuri ale
oliba olioa
soja saltsa
piper beltza
gatza pittin bat

PROZEDURA

Piper berdeak garbitu eta zatitu , tipula erdia ere, baita baratxuriak ere, zartagi batean, su baxuan lehenengo tipula botako dugu ondoren baratxuria eta jarraian piperrak gatza ipini, eta zartagiari tapa jarri, goxo goxo egin arte, ondoren zartagikoa atera eta utzi alde batera.

Ondoren seitana laukitxoetan moztu eta beste tipula erdia ere, ondoren zartagi batean oliba olio pittin bat bota eta goilarakada txiki soja saltsa bertara tipula lehenik eta ondoren seitana botako dugu eta bertan tipula eta seitana egiten direnena lehen utzitako piperrak botako dizkiogu pare bat minutu jardun eta ondoren platerera atera .




19 febrero, 2012

PIZZA BEJETALA

OSAGAIAK
 
Pizza base bat (hotzgailuetakoa )
3 piper berde
8 piper gorri (botetakoa)
8 txanpiñoi xerratuta
tipula erdi bat
100 gr. parmesano birrindua
75 gr. behi gazta
goilarakada txiki oregano
piper beltz pittin bat
8 goilarakada tomate saltsa


 
PROZEDURA

Lehenengo piper berdeak garbitu txikitu eta zartagi batean su baxuan eta olio pittin batekin bigunduko ditugu, atera eta gorde, ondoren basea arrabolaz zabaldu eta tomate saltsas bustiko dugu ondo zabalduaz, ondoren eskukada bat gazta botako diogu tipula txikitua gero piper berde, gorriak txikituta txanpiñoiak eta azkenik gazta birrinduak erantsiko dizkiegu, oregano nahiz piper beltzez onduz.
200 gradutara labea berotu eta bertan sartu egin arte.