01 noviembre, 2014

URREZ ETA KAKAOZ EGINDAKO ETXEKO KREMA UMMMM!!!!


OSAGAIAK



150 gr. xigortutako urrak (nik etxekoak erabili ditut)

42 gr. kakaoa 

4 goilarakada azukre beltz

10 goilarakada soja esne

bainila esentzi pittin bat

6 goilarakada eki olioa


PROZEDURA


Lehenengo urrak hauts bihurtuko ditugu eta ontzi batean jarri, segidan kakaoa eta azukrea eta ondo ondo nahastu eta azkenik esnea esentzia eta olioa , krema bigunagoa nahi baduzue esne gehiago ipini eta hotzgailuan sartu 3 orduz eta kitto!!!asko ateratzen da.






BOKATA BEGETARIANOA (LETXUGA, KIPULA GOXATUA,TORTILA ETA TOMATEA)


OSAGAIAK:



Ogia (nahi duguna)

Letxuga hosto batzuk

4 Tomate xerra (Raf)

2 Arrautza

1/4 Kipula gozoa

Gatza

Olio goilara txiki



PROZEDURA



Lehenengo kipula zartagian bigundu eta gordeko dugu, segidan ogia moztu eta letxuga ipini eta gatzez ondu ondoren tomate xerrak zartagian pittin bat pasa eta gainean jarriko dugu kipularekin  eta olioz ondu bukatzeko 2 arrautzezko tortila egin eta gainean ipini.





BOKATA BEGANOA (LETXUGA, GAZTA BEGANOA,PIPER ERREGOSIA ETA AGUAKATEAZ EGINA)

Gaur 2 bokata desberdinen egingo ditut, biak barazkiez osatuak zuen gustokoak izatea espero dut, oso errazak dira eta oso goxoak geratzen dira.


OSAGAIAK:


Pita ogi edo nahi dugun ogi mota
2 aguakate xerra
piper erregosi bat (nik najeranoa edo piper gorri gozoa erosten dut)
letxuga, rukula edo nahi dugun barazkia
gatza
gazta beganoa (niretzat divina teresa marka hoberena)
goilara txiki oliba olio


PROZEDURA


Ogia erditik moztean letxuga ipini (lehorra) eta gatzez ondu segidan aguakate, piperra pittin bat berotu eta oliba olioa gainetik eta bukatzeko gazta.. listo!!!