27 diciembre, 2011

OLOZKO BIZKOTXOA


 
Hau gehien gustatzen zaidan bizkotxoa da, edozein momentutan jateko balio du, duela egun batzuk nere lagun baten amari egin nion eta ikaragarri gustatu homen zitzaion, animatu eta egin oso oso goxoa geratzen da , benetan!!

OSAGAIAK

4 arrautza
125ml nata
75 gr. gurina
160 gr. azukre abainilatu
40 gr. azukre txuri
200 gr. olo hirin
bainila leka bat
legami zorro bat
gatz pittin bat
goilarakada bainila esentzia


 
PROZEDURA
 

Gurin bigunduari azukrea erantsi eta ondo nahastu bola bat lortu arte, ondoren bainila lekaren barrukoa botako diogu baita esentzia ere nahastu, arraultza guztiei txuringoa kendu eta gorde eta gorringoa banaka banaka bota nahastuz eta gero nata erantsi.
Beste pote batean hirina legamia eta gatza nahastu eta lehengo masari gehituko diogu tamizatu ondoren nahastu. Zuringoak harrotu eta masari erantsi poliki poliki nahastuaz, moldea guriñez igurtzi eta bertara bota, labean sartu (labe berotura 180 gradutara) 30/35minututan eginda egongo da, ke aprobetxe!!!




BARAZKI LASAÑA

OSAGAIAK

4 piper berde
2 piper gorri
2 piper hori
berenjena bat
tipula bat
7 baratxuri berri
2 porru
tomate gorri bat
tomate saltsa
3 azenario
7 zebollino
12 plaka lasaña
Idiazabalgo 6 gazta xerra
50 gr. parmesano birrindua
4 goilarakada oliba olio
gatza eta piper beltza

PROZEDURA

Barazki guztiak garbitu eta txikitu, ondoren lapikoan olioa berotzen jarri eta bertara barazki guztiak batera botako ditugu, gatza eta piper beltzaz onduz. Hauek egiten hari diren  bitartean, lasañazko plakak ur berotan biguntzen jarriko ditugu (nik espinakazkoak erosi ditut), moldeari tomate saltsa botako diogu, eta tomatea xerratuko dugu, ondoren labea 200 gradutara jarriko dugu, barazki guztiak bigundu ondoren probatu gatza falta duen ala ez, gero moldean( tomatezko saltsaren gainean) 3 plaka jarriko ditugu, gainean barazkiak, gero berriz beste 3 plaka, ondoren tomatea xerratua eta 3 gazta xerra gero beste 3 plaka, hauen gainean barazkiak, berriro 3 plaka eta azkenik 3 gazta puska eta parmesanoa, gero labera sartuko dugu 15 minutu eta azken 5 minutuak gratinatzen jarriko dugu. Labetik atera ondoren zebollinoa moztu eta gainean jarri. On egin!!!!






PORRU KREMA JENJIBRE IKUTUAREKIN

OSAGAIAK

4 porru
6 patata haundi
hazi olioa edo ekilorezkoa
2 azenario
2 zm jenjibre.

PROZEDURA

Lapiko haundi batean ura berotzen jarri gatza pittin batekin, ondoren barazkiak garbitu eta txikitu, lehenengo azenarioa botako dugu, ondoren porrua eta azkenik patata, nik  olioa purea egindakoan botatzen diot.
Patatak biguntzen hasten direnean, jenjibreari azala kendu puska txikiak egin eta lapikora botako dugu, bost minutu utzi eta sutatik atera.
Ur gehiegi badugu ura kenduko diogu (gorde)  ondoren pure bihurtuko dugu, oso lodia geratzen baldin bada, gordetako ura botako diogu eta azkenik 2 goilarakada olioa erantsi ondo nahastu eta probatu ea gatz gehiago behar duen. Nahi izanez gero, atzoko ogia xigortu zartagian olio pittin batekin eta kremarekin batera atera. ON EGIN!!




18 diciembre, 2011

BARAZKI TEMPURA

OSAGAIAK

2 porru
2 azenario
piper berde bat
piper gorri erdi bat
2 tipulina
5 baratxuri berri

TEMPURA

200 ml ura hotza
5 goilarakada hirin
arraultz gorringo bat
gatza 
legami zorro erdi

PROZEDURA

Lehenengo batazkiak txikituko ditugu, porruak erditik lau pusketetan, azenarioak erditik eta ondoren erdi bakoitzaretik 3 pusketa, piper berdeak berriz luzetaka moztu eta piper gorriak berdin baratxuriei bizarrak kendu eta oso luzeak badira erdira moztu eta tipulinak erditik.
Orain tempurarekin hasiko gara, lehenengo ontzi batera gorringoa ondoren ura eta nahastu
hirina eta legamia nahastu eta urari bota poliki poliki nahastuaz.
Zartagi batean olioa bota eta bero bero dagoenean barazkiak tempuratik pasa eta zartagira bota, egitean sukaldeko paperera bota, (olioa kentzeko) .
Barazki guztiak egindakoan gatza bota gainetik.



 





TXANPIÑOI BUDINA ONTTO KREMAZ BUSTIA PERREXIL UKITUAREKIN(ondo geratu zait eh?)

OSAGAIAK
600 gr. txanpiñoi
4 baratxuri ale
6 txalota
20 gr. ontto desidratatuak
10 gr. parmesano birrindua
gatza
piper txuria
500 ml. ura
6 arraultza
oliaba olioa
gurina (molderetarako)
perrexila

KREMARAKO

100 ml esnegaina
gatza
ontto salda
piper txuria

PROZEDURA

Onttoak 500 ml ur epeletan jarri biguntzeko, ondoren txanpiñoiak, baratxuriak eta txalotak moztu,
kazuelari oliaba olioa bota eta berotzen denean bertara  txalotak bota, ondoren baratxuriak, ondo nahastu eta txanpiñoiak, seguidan onttoak eta beraien ura, gatza eta piper txuria bota eta 15 minutu egiten utzi, ondoren hauei ur guztia kendu eta gorde, eta pare bat minutu gehiago utzi, kazuelatik atera ondoren purea egin eta bertara gazta bota eta nahastu. Beste ontzi batean, 2 zuringo arrotu eta ondoren perretxiko purea erantsi poliki poliki eta gero gainotzeko arraultza guztiak,
masa molde ezberdinetara bota eta baño marian jarri 30 bat minutu 180 gradutara.
kazo batean onttoen salda(gordetako salda), nata , gatza eta piper txuria saltsa loditu arte ondoren itzali.
moldetik budina  atera saltsa gainetik bota eta ondoren perrexila txiki txiki eginda bota.. on egin...!






08 diciembre, 2011

INTXAURREZKO BIZKOTXOA

OSAGAIAK

2 arraultza
125 gr. gurina
160 gr. azukre beltza
40 gr. azukre abainilatua
goilara txiki bainila extraktoa
goilara txiki legamia
goilara erdi bikarbonatoa
gatz pittin bat
2 yogurth griego
150 gr. espelta hirina
150 gr. olo hirina

BARRURAKO

120gr. intxaur birrinduta
65 gr. azukre beltza
goilara txiki bainila esentzia

PROZEDURA

Ontzi batean gurin bigundua azukrea eta bainila nahastuko ditugu masa bat lortu arte ondoren arraultza bat botako dugu, nahastu ondoren beste arraultza erantsiko diogu.
Beste ontzi batean hirinak, legamia, bikarbonatoa eta gatza nahastuko ditugu eta ondoren masari botako diogu poliki poliki bueltak emanez.
Moldea gurinez igutzi eta labea 180 gradutara ipini eta gero barrukoarekin hasiko gara , intxaur birrinduak azukrearekin eta bainilarekin nahastuko ditugu.
Moldera masaren erdia botako dugu eta ondoren intxaurrak gainera, labanaren laguntzat poliki poliki nahastuko dugu behetik gora ondoren prozesu berbera egingo dugu geratzen zaigun masa bota eta ondoren intxaurrak eta berriro nahastuaz.
Labera sartu 45-55 minututara eginda egongo da.



 






06 diciembre, 2011

ONTTO RISOTOA



OSAGAIAK

30gr. ontto desidratatuak (saltoki guneetan)
litro bat ur
oliba olioa
30 gr. gurina
gatza eta piper beltza, perrexila
7 baratxuri ale
200 gr. shitake
125 gr. txanpiñoi
esnegain potetxo erdia
(100 ml)
100 gr. parmesano gazta birrindua
300 gr. arroza berezia risottorako

PROZEDURA

Onttoak 250 ml ur epelera botako ditugu, bertan 15 minutu edukiko ditugu hidratatzen.
Txanpiñoiak , shitakeak, eta baratxuriak txikitzen ditugunean, lapiko haundi batean oliba olioa berotzen jarriko dugu, onttoak atera (ura ez bota) eta perretxiko guztiak bertara botako ditugu pare bat minutu utziaz, ondoren baratxuria eta gurina botako dugu baita gatza eta piper beltza ere ,ondo nahastuaz.
Segidan arroza, ura eta onttoen ura erantsi eta 17 minututara eginda egongo da, hori bai,  noiz behinka buelta batzuk emanez.
Risottoa egin denean, nata eta gazta erantsi eta bueltak eman eta sutatik atera, lapikoa itxi eta 5 minutu jalkitzen utzi ,azkenik perrexil ukituarekin bukatuko dugu.... ON EGIN!!!









04 diciembre, 2011

PLATANOZKO BIZKOTXOA KREMAREKIN

OSAGAIAK

3 platano helduak
175gr. gurina
azukre beltz taza bat
azukre glas taza erdia
bainila extraktoa
3 arrautza
3 taza hirin 
zorro bat legami
goilarakada txiki bikarbonato

LIMOIZKO KREMA
griego yogur bat
limoi baten birrindura
goilara txiki azukrea

PROZEDURA
Platano guztiak ondo zapaldu eta ondoren gurina eta azukrea erantsiko diogu ondo nahastu masa homogeneoa lortu arte, ondoren hirina legamia eta bikarbonatoa nahastuko ditugu beste ontzi batean tamizatu masaren gainean eta berriro nahastu. Moldea gurinez ondo igurtzi eta bertan paper begetala ipini (ez pegatzeko) eta bertara masa botako dugu.
Labea 175 gradutara jarri ordu betean eginda.
Krema egiteko yogurrari birrindura nahastu azukrearekin batera , bizkotxoa labetik ateratzen dugunean hozten utzi eta ondoren gainetik bota diezaiokegu edo bizkotxoaren alboan jarri.






Gaur goizean antojoarekin jeki naiz eta kookiak egitea pentsatu dut, egia esan erosiak ematen dute... animatu eta egin ezazue... oso goxuak ateratzen dira.

KOOKIAK

OSAGAIAK
230 gr. gurina
200 gr. azukre txuria
220 gr. azukre beltza
3 arraultza
215 gr. olo hirina
200 gr. hirina
goilara txiki erdi gatza
goilara txiki bete legami
goilara txiki bete bikarbonato
goilara txiki bete bainila extraktoa
340 gr. txokolatezko pipitak
100 gr. txokolate birrindua 

PROZEDURA

Gurin bigunduari azukrea bota eta pasta lodikote bat lortu arte nahastu, ondoren arraultzak erantsi baita bainaila ere.
Beste ontzi batean bikarbonatoa legamia eta bi hirinak nahastuko ditugu eta poliki poliki tamizatuko dugu beste pastaren gainean ondoren nahastuaz.
Azkenik pipitak eta txokolate birrindua eratsiko diogu eta berriro nahastuz. Labea 175 gradutan jarriko dugu 10 bat minutu lehenago.
Labeko bandejari begetal papera ipiniko diogu eta ondoren eskuak pittin bat busti eta pelotak egingo ditugu,
 itxaur baten modukoak.Labean 10 bat minutu eta listo.











27 noviembre, 2011

PIPER GORRIEN BUDINA

OSAGAIAK

Piper gorri pote haundi bat (400 gr.)
200 ml nata postrerako
6 arraultza
piper beltza
gatza
ogi xigortua 
perrexila txikituta
goilara txiki oliba olioa

PROZEDURA

Piper guztiei barruko haziak kendu ondoren 6 piper gorri baztertu eta beste guztia batidorekin txikitu ondoren gatza eta piper beltza erantsi eta nahastu ondoren nataren 3/4 bota eta 6 arraultzak ondo nahasiz ondoren moldeetan jarri eta labera sartuko dugu (baño marian 180 gradutara )35/45 minutu.
Labetik atera ondoren beste piper gorriak hartu txikitu gatza ,piper beltza eta olioa bota nahastu (piper saltsa) eta budinari saltsa botako diogu eta azkenik  ogi xigortua.






22 noviembre, 2011

BARAZKI KROKETAK

OSAGAIAK

250gr. txanpiñoi 
porru bat
azenario bat
3 piper berde
4 piper gorri (botekoak)
2 arraultza
4 goilarakada gomasio (etxean egindakoa)
50gr. guriña
olioa
zerbeza lata erdia
piper beltza
50 gr. gazta birrinduta
basokada bat oloa 
tipula bat
4 baratxuri fresko
4 baratxuri ale
REBOZATZEKO
arraultzak eta ogi arrailatua

PROZEDURA
Oloa uretan eduki ordu pare bat (biguntzeko) ondoren barazki guztiak txikituko ditugu juliana erara.
gurina eta olioa bota kazuelara eta berotzen hasten denean tipula eta baratxuri aleak botako ditugu gatza eta piper beltzarekin, pare bat minutura, porrua, azenarioa, piper berdea eta baratzuri freskoa eta bertan goxo goxo egiten utziko ditugu, barazkiak biguntzen hasten direnean, oloa botako dugu eta zerbeza eta ura dexente 
tapatu eta egiten utzi, ura behar badu bota eta ordu betez eduki " pol pol" . Zartagi batean txanpiñoiak bota eta gatz pittin batekin egingo ditugu, hauek gorritzen direnean atera eta bertan 2 arraultzezko tortila egingo dugu.
Oloa bigundu denean txanpiñoaiak eta tortila txikitua botako diogu eta ondoren gazta birrindua ondo nahastuz , pare bat minutu pasa ondoren piper gorria eta gomasioa eta beste pare bat minutu utziz.
Masa lodikotea lortzen dugunean, hozten utzi , hotzgailuan sartu pare bat orduz eta ondoren kroketak bildu.
nire rebozatzeko modua ogi arralatua, arraultza eta ogi arralatua.









19 noviembre, 2011

SAGAR PASTELA

Gaur sagar pastela egingo dut, nire erara, modu asko daude egiteko eta hemen normalean krema pastelerarekin egiten da, baina niri modu honetara gustatzen zait,, animatu eta probatu ezazue... ez zarete damutuko eta.

OSAGAIAK
kilo bat errege sagar
2 limoien zukua
125gr. gurina
100gr. azukre txuri
100 gr.hirina txuria
legami zorro bat
goilarakada bainila (likidoa)
5 arrautza
albarikoke edo melokotoizko mermelada

PROZEDURA
Bi sagar moztu gabe utzi eta beste guztiei azala kendu ondoren lauki txikiak egin eta zukuaz estali.
Beste aldetik, arraultzak , azukrea, eta bainila nahastu eta ondoren gurina bota eta nahastu ondo geratu arte.
Hirina eta legamia elkartu ondoren gure masari erantsiko diogu ondo nahastuaz, eta azkenik gure sagartxoak botako dizkiegu . Moldea gurinez igurtzi dugunean bertara masa bota eta beste bi sagarrei azala kendu ondoren mehe mehe moztu eta apaindu.Labera sartu 200 gradutara 25 -30 minututara.
Hozten denean mermeladaz estali.



 



13 noviembre, 2011

OLO ESNEA (NOLA EGIN)

OSAGAIAK

Olo baso bat
bainilazko leka bat
2 goilaraka azukre
2 litro ur

PROZEDURA

Oloa urarekin garbitu (hautsa kentzeko) ondoren lapikoan ura eta leka jarri berotzen eta ondoren  oloa eta azukrea bota, pare bat orduz egosten utzi, aldi berean nahastuz. Ur gabe geratuko  balitz
gehiago bota beharko genioke. Ondoren iragazgailutik pasa eta esnea hozten utziko dugu, oso lodia edo xoxoa geratzen baldin bazaigu, ura eta azukre gehiago geituko beharko genioke.



 


GOMASIOA (NOLA EGIN)

Gomasioa bere osoan sesamoa da nahiz eta gatz pittin bat eraman. Oso errez egiten da, eta erositakoa baino hobea eta merkeagoa. Niri Modestok gomendatu zidan, eta egia esan entsaladari edo tenpurari bota diezaiokegu eta goxoa geratzen da benetan.

OSAGAIAK

100 gr. sesamozko haziak
gatz pittin bat

PROZEDURA
Zartagian haziak berotzen jarri xigortu arte, ondoren sukaldeko errobotean hauts bihurtu (potentzia bajuan), eta potetxo batean gorde.



 


06 noviembre, 2011

HOJALDREZKO ZAKUTXOAK TXANPIÑOI SALTSAZ BETEAK

Gaur goizean zerbait desberdina egitea pentsatu dut, esperimentu antzeko bat, eta egia esan oso ona geratu da, nahi duenak egin dezala, hori bai, denbora pixka bat hartu beharko duzu hau egiteko.

OSAGAIAK
250gr.txanpiñoi
tipula bat 
6 baratxuri ale
25 gr.gazta (zerrato,idiazabal edo parmesano)
125ml esnegaina
gatza ,piper beltza
30gr.gurina
perrexila
hojaldre bat (errefrigeratuetakoa)

PROZEDURA
Osagai guztiak txikitu, gurina lapiko batean desegiten jarri eta bertara tipula eta baratxuriak bota, gatza eta piper beltzez ondu eta nahastu ,pare bat minutu utziz, gero txanpiñoiak bota eta poliki egiten utzi. Txanpiñoiak bigundu direnean nata botako diogu, denbora pittin bat utzi (3minutu) eta ondoren gazta botako diogu.Gazta desegiten denean saltsa nahiko mehea geratuko zaigu orduan urari maizena nahastu desegin arte eta gero gure txanpiñoieri botako diegu, saltsa lodituz, azkenik perrexila bota eta lapikoa itzaliko dugu
Hojaldrea zabaldu eta gurutze bat egingo diogu bertatik triangelu txiki batzuk egingo ditugu, ondoren bertara gure krema bota eta estali egingo ditugu, ondoren labera 200 C, 10 bat minutura eginda egongo da... atera bezain laster jateko modukoa.



















05 noviembre, 2011

PERRETXIKOZKO ENTSALADA GAZTA ETA PIPER GORRIAREKIN

Osagaiak

40gr.Rukula
40gr. Kanonigo
tipula erdi bat
15gr.gazta birrindu
5 baratxuri ale
latazko 2 piper gorri (erretakoak)
50gr.kardo
50gr. Sii-take
50gr. txanpiñoi
gatza, piper beltza
oliba olioa
ozpin pittin bat (sagarrarena)

PROZEDURA

Kanonigo eta rukula plater batean nahastuta jarri gatza bota eta nahastu. Perretxiko guztiak moztu baratxuriarekin batera , zartagian dagoen olioa berotzen denean bertara bota nahastu eta gainetik gatza eta piper beltza pittin bat bota. Tipula txikitu eta beste zartagi batean bigundu arte eduki.
Perretxikoak eginda daudenean kanonigo eta rukulari bota eta ondoren tipula, oliba olioa bota eta gero ozpin pittin bat eta ondo nahastu. Azkenik gazta bota eta piper gorria txiki txiki eginda...eta on egin!!







01 noviembre, 2011

GURINEZKO GAILETA GOXO GOXUAK

Gaileta hauek oso preziatuak dira nire etxean baita nere lagunen artean, anima zaitez etxean egitera oso erraza da egiten,ez zarete damutuko.

OSAGAIAK

250gr. gurina
220gr. gari hirin
3 arraultza
130 gr. azukre abainilatua
60 gr. azukre txuria
bainilazko esenzia goilara txiki bat
gatz pittin bat
3gr. legami hauts

PROZEDURA

Arraultzak , azukrea eta bainila errobot elektrikoarekin ondo ondo nahastu, masa bat egin arte, ondoren gatza eta gurina, ondo nahastuz, eta azkenik hirina + legamia (biak nahastuta) bota poliki poliki ondo nahastuz. Masa lodikote bat lortuko dugu, ondoren labeko bandeja batean, labeko papera ipini eta bertan 2 goilararen laguntzat bolatxo txikiak ipiniko ditugu (ez larritu ezberdinak badira, beraiek bakarrik hartzen baitute forma)bata bestearekiko tartea utziaz ,ondoren labera 180 C( 3 minututan eginda daude) adi ibili,  bestela erre egiten baitira.







ESPINAKA ETA RUKULAKO ENTSALADA



Gaur entsalada egin dut, modu ezberdin ugari daude, baina hau gustokoenetako bat da. Gaur ez diot bota,  baina askotan albaka hosto batzuk botatzen dizkiot, oso freskagarria baita.
Zuen gustokoa izatea espero dut eta animatu egitera.

OSAGAIAK

Rukula eta espinaka (kantitate berbera)
4 tomate cherry
4 tomate kumato txiki
mozarela bola freskoa
arto goxoa (ekologikoa)
30 gr. idiazabal gazta birrinduta
oreganoa
oliba olioa
ozpin balsamikoa (marrubi eta bainilazkoa)
gatza

PROZEDURA

Espinaka eta rukulari gatza bota eta nahastu, ondoren tomateak moztu (nik azala kentzen diet), artoa erantsi, baita mozzarela puskak ere eta oreganoa. Olioa eta ozpina bota eta nahastu eta azkenik birrindutako gazta bota gainetik.

 


30 octubre, 2011

KAMUTEKO BIHOTZAK


Kamuta zereal bat da. Egipton aurkitu homen zituzten hauen hazi batzuk, bertako piramide batean, beste batzuk diote Noeren arkan gordeta homen zeuden...(hori bakoitzaren sinismenean uzten dut).E.E.B.B. ASIAN eta EUROPA kultibatzen da eta %12 -18 proteina dauka baita mineral ugariak ere, selenio, zinc, fosoforoa, B1 eta B2 , burnia... oso konpletoa da. Zapore aldetik... zaila da esatea baina neri taloa etortzen zait burura.


Osagaiak

250gr. kamut hirina
150gr. gurina
150gr. urrak xigortuta
3 arraultza
130gr. azukre txuri
20 gr. azukre abainilatua

Betetzeko

Aran mermelada edo marrubi mermelada, bakoitzaren gustora.

Prozesua
Urrak birrindu ondoren arraultzak, azukrea, gurina (bigunduta) eta hirina gehitu eta ondo nahastu eta hotzgailura sartu ordu bete.
Mahaian kamut hirin pittin bat bota eta bolatxoa zabaldu eta bakoitzak nahi duen formaz moztu , labean sartu 200 C 5 bat minutu. hoztutzen utzi eta gero gailetak mermeladaz bete.







TXAMPIÑOIAK SALTSAN NIRE ERARA

Atzo txanpiñoiak erosi nituen... eta gaur bazkaltzeko txanpiñoiak izango ditugu. Modu ezberdinak daude txanpiñoiak egiteko baina neri honela gustatzen zaizkit... hemen nire errezeta.

Osagaiak

350gr. txanpiñoiak
1/2 tipula
30gr.guriña (margarinak ez du balio)
7 baratxuri ale( moratua)
100ml nata postretarako
30gr. gazta parmesano
perrexila
gatza
piper beltza
tostadak (zerealdunak )

Prozedura

Txanpiñoiak garbitu.. (urarekin ez) eta juliana erara moztu, tipula puska txikitan moztu eta baratxuria ere.
Lapiko haundi batean gurina su baxuan jarri desegiten, ondoren tipula eta baratxuria bota eta nahastu, eta azkenik txanpiñoiak, gatza eta piper beltza.(su baxuan egin eta aldin behin nahastu)
Txanpiñoiak bigundu direnean nata botako diogu nahastu eta 3 minutu utzi. Ondoren gazta botako dugu... utzi pittin bat gero gainetik botatzeko, eta pare bat minutu utziko dugu.
Tostadetan txanpiñoiak jarri parmesanoa bota eta azkenik perrexila ... ummmm on egin !!!!



29 octubre, 2011

ERREGE SAGARREZKO MENBRILOA


Lehengo astean membriloa egin nuen...(ez dakit ondo esan dudan... baina nere etxean horrela deitzen diogu)
Badakit modu asko daudela membriloa egiteko baina errezeta hau Asteasuko Ixabelena da.. eta goxo goxoa ateratzen da...

Osagaiak

kilo bat errege sagar
3/4 azukre beltza
eta pazientzi asko

Prozedura

Sagarrei azala kendu eta denak txikitu (puska txikiak ) pisatu, kilo bat badu 3/4 azukre bota beharko diogu .
Bandeja haundi batean puska guztiak jarri eta azukrea gainetik bota eta ondo nahastu eskuekin, ondoren bandeja estali  eta 24 ordu utziko dugu .
Hurrengo egunean bandejan  dugun guztia eltze batean sartu eta su baxuan jarri ( pare bat ordu )sagarra ondo desegiteko eta ez ahaztu asko nahastu behar dugula... bestela... uff ! ederki kostako zaigu eltzea garbitzea... jaja!!!
Ondoren molde batera bota eta hozten utziko dugu.


BARATXURI FRESKOEN TORTILA

Gaur baratxuri freskoak erosi ditut, orain da berain garaia... niri asko gustatzen zaizkit... baina ondo begiratu behar da ...batzuk enbasatuak egoten dira... eta ez dira batere onak ateratzen. Hipermerkatu batzuetan badaude "Euskal baserriko" produktuak izeneko lekutxo bat... han aurkituko dituzue, erosi eta probatu... ez zarete damutuko eta !!!

Osagaiak:

Eskurakada baratxuri (horrela saltzen dituzte)
4 arraultza (baserrikoak edo eusko label )
gatza
olioa
piper beltza

Prozesua

Baratxuriak garbitu eta pusketetan moztu, olioa zartagian jarri berotzen eta ondoren bertara bota, gatza eta piper beltza bota eta goxo goxo egiten utzi
arraultza nahastu eta baratzuriak bigundu direnean arraultzak bota eta tortila egin... ez ezazue tortila gehiegi egin.

BAI GOXUA !!!






19 octubre, 2011

BERENJENAK BARAZKIZ BETEAK... UMMMMM

OSAGAIAK 4 PERTSONENTZAT

2 BERENJENA
2 PIPER BERDE
PIPER GORRI ERDI BAT
PORRU BAT
2 AZENARIO
2 TOMATE GORRI
TIPULA BAT
6 BARATXURI ALE
ARTO GOXOA (maiz dulce)
PIPER BELTZA
GATZA
OLIOA

PROZEDURA

Berenjenak erditik moztu eta barruko haragia kendu eta gorde . 4 berenjena zatiak labeko bandejan jarri eta gatza eta olio pittin bat bota.. gero labean sartuko ditugulako.
Barazki guztiak moztu, zartagian olioa berotzen hasten denean, lehenengo piperrak, azenarioa , porrua  tipula, baratxuriak ,tomatea, berenjenaren haragia eta azkenik arto goxoa bota eta  hauei gatza eta piper beltza bota.
Barazkiak egiten hari diren bitartean berenjena azalak labean sartuko ditugu 5 minutu (azala pittin bat biguntzeko) ondoren atera.(180 C)
Barazkiak eginda daudenean berenjenak bete , birrindutako parmesanoz estali eta labean sartu gratinatzera 220 gradutan 5 bat minutu. Ateratzean nik rukula pittin bat botatzen diot.    ummmm earra zion!!!


 


 


12 octubre, 2011

TOFUA

OSAGAIAK
Baso bat soja ale txuria
ura
gatza
nigari
gasa zapi haundi bat

PROZEDURA

Soja urarekin utzi urrengo egunerarte.Ur  guztia kendu eta sukaldeko errobotean soja eta ur kantitate berdina jarri eta txikitu. iragazgailutik pasa eta soja esnea lortuko dugu. Ur hori berotzen jarriko dugu gatz pixka batekin, berotzen den bitartean goilarakada nigari ur pittin batean desegingo dugu. Ura irakiten hasten denean sua itzali eta hoztutzen utziko dugu. Gure behatza berotasuna onartzen duenean nigaria botako diogu eta ondo nahastu, ondoren soja ura moztuko da .
Molde batean gasa zapi bat jarri ondoren moztutako soja botako dugu , estali gasarekin eta pixua ipiñiko diogu, hoztu arte.
Gure tofua prest daukagu.
                                                Modestok oparitutako egurrezko moldea










ON EGIN!!!!

09 octubre, 2011

Porru pastela gazta saltsarekin

OSAGAIAK
500gr. porru
baso erdi esnegain
3 goilarakada gurina
tipula bat
baratxuri pare bat
30gr. parmesano gazta birrinduta
40gr. idiazabal gazta birrinduta
nuez moskada pittin bat
5 arrautza
gatza
piper beltza eta 4 piper desberdin (opzionala)
atzoko ogia zartagian xigortuta olio pittin batekin
gazta saltsarako
1/4 baso esne eta eskukada haundi bat idiazabalgo gazta

PROZEDURA

Porruak , baratxuria eta tipula txikitu, ondoren zartagian guriña desegiten denean txikitutako barazkiak bota, gatza eta piper beltza bota eta su baxuan egiten jarri, bigundu arte.
Beste ontzi batean 2 gaztak , arraultzak, gatz pittin bat eta nuez moskada nahastu.(labea piztu 180 gradutan)
Barazkiak eginda daudenean beste ontzikoarekin nahastu, labera sartu behar dugun ontzia guriñez igurtzi eta masa guztia bertara bota, eta labera sartu. 35 -45 minutu. baño marian
Gazta saltsa.
Kazo batean esnea bota idiazabalgo gazta eskukada haundi batekin , desegiten hasten denean nahastu gelditu gabe.. bakoitza eman nahi dion lodiera saltsari.
Pastela bere ontzitik atera, eta puska batzuk egin ogi xigortuaren gainean ipini  eta ondoren gazta saltsa bota.
Nik gainetik 4 piper desberdinen hautsa  botatzen diot.






ke aprobetxee!!!!

kalabaza kema parmesano ikutuarekin

Osagaiak:
kilo eta erdi kalabaza
2 porru
2 azenario
10gr guriña
jenjibre hauts pittin bat
2 goilarakada parmesano gazta txikituta
gatza
ura
atzoko ogia xigortuta

Prozesua:
Ura, berotzen jarri  gatz pittin batekin, irakiten hasten denean moztutako azenarioa , porrua, eta kalabaza bota
20 bat minutura eginda egongo da, ondoren soberan dagoen ura kendu eta gorde.
txikitu batidorarekin eta gurin eta jenjibrea bota, ondo nahastu eta azkenik parmesanoa bota gainetik,
zerbitzatzean kalabaza kremaren alboan ogi xigortua jarri.



21 septiembre, 2011

ARROZA BARAZKIEKIN

Gaur goizean arroza jateko gogoa dutela  esan didate... nahiko goxoa ateratzen zait..ala esaten didate behintzat!!! . hemen duzue errezeta nahi izanez gero etxean egiteko. Zuen gustokoa izatea espero dut

OSAGAIAK

2 Porru
15 baratxuri fresko
3 edo 4 azenario
3 arraultza
3 baratxuri ale
75gr ilarrak
250 gr arroz basmatia
piper betza
gatza
olioa
10 gr guriña

PROZEDURA

Arroza urez busti ,garbitu bagenuke bezala,, ura berotzen jarri gurina eta gatzarekin  eta irakiten hasten denean , arroza bota eta  8 minutura atera ondoren, arroza alde batera utzi. Barazkiak ondo garbitu eta zatitu,  zartagira olioa bota , berotzen denean barazki bota eta gatza eta piperraz ondu. Barazkiak egiten direnean arrozari erantsi eta ondo nahastu . Ondoren 3 arraultza nahastu eta tortilla egin, zatitu eta arrozari bota.




GURE ARROZA PRESTATUTA DAGO JATEKO!!!









































SEITAN

Gaur nere lagun Modestok emandako errezeta daukat . Seitana egitea  oso erreza da oso denbora gutxian egin daiteke anima zaitezte!!!

OSAGAIAK

50gr. gluten
baso erdi ur
3 goilaraka tamari
gatz pittin bat



ELABORAZIOA

Ura , tamari eta gatza bol batean ipini, ondoren glutena bota poliki poliki eta eskuekin 
goxo goxo landu bolatxo bat lortu arte.
Lapiko espresa urez bete (erdiraino) eta irakiten hasten denean,  glutena bota eta lapikoa itxi, muturra irteten zaionean 10 minutu eduki eta itzali.
Muturra barrura sartzean lapikotik seitana atera eta hozten utzi


 




                                                      

                                                            
  




  

04 septiembre, 2011

OLOZKO BIZKOTXOA RUIBARBO KREMAREKIN


Atzo ruibarboa erosi nuen.. oso zaila da hemen aurkitzea nik Angelun ( Iparraldea) erosi nuen. Gaur goizeaan bizkotxoa egin dut.. hemen duzue nola egin dudan.

OSAGAIAK

3 arraultza
legami zorro bat
250 gr olozko hirina
200 ml esnea (nik olozkoa erabili dut)
200gr gurina
25 gr azukre abainilatua
200 gr azukre beltza

Ruibarboarentzat

200 gr ruibarbo
limoi baten zukua eta naranja baten zukua
3 goilara azukre beltza

Lehenengo ruibarboa moztu egin dut.. 2 zentimetroko luzeeran... ondoren kazuela batean
ruibarboa bota eta azukrez eta bi fruten zukuaz estali dut eta 15 minutu utzi dut egiten.
Beste ontzi batean arraultzak , gurina (bigunduta), azukrea, eta esnea nahastu ditut eta  
hirina eta legamia beste ontzi batean nahastu ditut, ondoren  biak nahastu. Moldea gurinez igurtzi ondoren  masaren erdia bota gero  ruibarboa bota eta azkenik geratzen den masa.  180 gradutara jarri labea bentiladorea duen marrazkian eta 45-55 minututan egin da egongo da.












on egin