13 julio, 2014

PIPER GORRI GAZTA ETA HAZIDUN TOSTA

OSAGAIAK

4 Piper gorri (gozoak direnak)
4 Piper berde
gatza
2 ogi xerra 
2 xerra gazta begano
piper beltz pittin gat
PROZEDURA

Piperrak gargitu olioz eta gatzez igurtzi eta labera 200 gradutra beltztu arte. Ondoren ogia xigortu,
piperrak eta gatza gainean jarri eta piper beltz eta haziz ondu.



TOFU GIXATUA ETXEKO TOMATEA, OREGANO ETA HAZIZ ESTALIA



OSAGAIAK

Tomatea egiteko

2kg. tomate gorri
tipula bat
3 baratxuri ale
olioa
gatza goilarakada txiki
gatza goilarakada erdi

Beste osagaiak

200 gr. tofu
oregano pittin bat
goilarakada txiki sesamo hazi


PROZEDURA

Tomateei azala kenduko diogu eta segidan txikitu ,tipula eta baratxuriarekin batera. Zartagi batean 2 goilarakada olio jarri eta bertan tipula eta baratxuria gorrituko ditugu gero tomate gatza eta azukrea jarri eta 15 bat minutu igaro ondoren tomatea probatu eta gatz gehiago edo azukre gehiago behar badu bota.
Tomate atera eta ondo birrindu,(batidorarekin) jarraian zartagi batean seitan puskatua gorritu eta lapikoan jarriko dugu tomatearekin batea eta su baxuan eduki 5 minutu, jarraian oreganoa eta haziez ondu.




TOFU ERRE, AZENARIO, ILAR BERRI ETA HAZIZKO NAHASPILA

OSAGAIAK

150 gr. kolore ezberdinetako hostoak (rukula, letxuga, lolo...)
Eskukada bat ilar berri
azenario bat
limoi erdi zuku
gatza
2 goilarakada oliba olio (nahaspilarako)
sesamo erre haziak
75 gr. tofua

PROZEDURA

Ontzi batean nahaspila jarriko dugu ondoren azenarioa xerratuko dugu, segidan ilarrak salteatu eta erantsi , zartagian olio pittin batekin tofu xerratua beltztu eta azkenik sesamo haziez estali.
Gatza , olioa eta limoiaz ondu eta nahastu.


TOMATE LEHOR ETA OREGANOZKO PALMERATXOAK


OSAGAIAK


5 PUSKETA TOMATE LEHOR
Goilarakada txiki oregano
hojaldre lamima bat
gatza eta piper beltza
2 goilarakada oliba olio
irabiatutako arrautz bat

PROZEDURA

Tomatea ur epeletan jarriko dugu 30 minutu biguntzeko, ondoren txiki txiki egingo dugu.
Hojaldrea ixipu baten laguntzaz olioz bustiko dugu eta segidan tomate txikitua, gatza, piperbeltza, eta oreganoz estaliko dugu.
Lehenengo alde bat biribilduko dugu erdiraino eta ondoren beste erdi biribilduko dugu erdiraiño
hotzgailura 45 minutu. Ateratzean zentimetro erdiko palmeratxoak egin eta ixipuaren laguntzaz arrauztatu eta
labera 175 gradutara gorritu arte.







IZPILIKUZKO (LAVANDA) PASTAK

OSAGAIAK

240 gr. gurin
katilu erdi azukre txuri
300 gr. gari hirin
5 izpilikuzko adartxo


PROZEDURA

Ontzi batean gurina eta azukrea birrintzailearekin ondo ondo nahastu ondoren pixkanaka pixkanaka hirina botako diogu eta eskuz nahastuko dugu poliki poliki pazientziarekin, masa lodikote bat lortzen dugunean, izpilikuazkoei loretxoak kendu eta txiki txiki egin eta masa gehituko diogu.
Mahai gainean film pittin bat jarri eta bertara bota masa eta ahal dugun moduan bloke bat egingo dugu eta hotzgailuan sartu 45 minutu.
Ondoren laban zorrotz batekin zentimetro erdizko pastak egingo ditugu , labeko bandejan jarri eta labera
180 gradutara 10/12 minutu.

OHARRA

Errezeta berdina erabiliz izpilikuzkoak beharrean erromeroa edo limoi azala jarri daiteke baita laranjaren birrindura.







GAZTA TARTA MARRUBI ETA GEREZI MARMELADAZ ESTALIA

OSAGAIAK

200 ml esnegain
300 gr. gazta igurtzezkoa (san millan. philadelphia...)
gaileta pakete bat
4 goilarakada azukre txuri
125 gr. gurina
gerezi marmelada pote erdia
marrubi marmelada pote erdia
goilara txiki ur

PROZEDURA

Lehengo gailetak ondo ondo txikitu.. nik birrintzailea erabili dut (gailetak hauts bihurtu arte) ondoren gurina pittin bat berotu ...20 bat segundu eta gailetek moldean daudela gurinaz estali eta eskuekin ondo zapaldu base modukoa bat lortu arte, ondoren hoztagilura sartu.
Gazta eta azukrea  irabiagailuaren laguntzar pittn bat bigundu, segidan esnegaina ondo harrotu eta gazta erantsiko diogu eta berriro harrotzeko tresnarekin ondo nahastu. .
Hotzgailutik moldea atera eta bertara masa irauli eta hotzgailuan sartuko dugu, 5 bat ordu igaro ondoren 2 marmeladak nahastu urarekin eta iragazgailu batetik pasa (haziak kentzeko) ondoren gure tarta estali.

ON EGIN!!!