29 enero, 2012

ESPINAKA BUDINA GAZTA SALTSAREKIN ETA KRUS KRUS OGI BIRRINDUAREKIN

OSAGAIAK
400 gr. espinaka
4 arraultza
piper beltza, gatza , eta nuez moskada
goilaraka fhiladelfia 
atzoko bi ogi xerra (zatitu eta xigortu)
oliba olioa


GAZTA SALTSARAKO
2 eskukada parmesano edo idiazabal gazta
baso erdi esne


PROZEDURA
Espinakak egosi 10 bat minutu eta ur guztia kendu ondoren
pure egin eta piperra, gatza, eta nuez moskada bota eta nahastu
ondoren gazta botako diogu eta azkenik arraultzak, moldea guriñez igurtzi
eta baño marian jarri 35 minutu.
zartagi batean oliba olioa bota eta birrindutako ogia xigortu eta gorde, espinakak
labetik atera eta seguidan gazta saltsa egingo dugu, kazo batean, gazta eta
esnea jarri berotzen eta desegin krema lodi bat lortu arte.
Plater batean budina jarriko dugu gazta saltsa gainetik bota eta gure krus krusak ondoren...


 




ON EGIN!!!!





15 enero, 2012

TXOKOLATE MIKATZEZKO TARTA

OSAGAIAK

300 gr. txokolate beltza
50 gr. txokolatea esnezkoa
100 gr. gurin
azukre beltza edalontzi bat
5 arrautza
3/4 (edalontzia) gari hirina
1/2 (edalontzia) olo  hirin 
2 goilarakada esne
goilarakada 1/2 koñaka
3 goilarakada kakao

PROZEDURA

Lapiko batean ura berotzen jarri eta bertan beste ontzi bat barruan (baño maria) ontzi barruan 
txokolate eta gurina jarriko ditugu desegiten eta hauei azukrea erantsiko diogu, krema lodi bat 
lortzen duguenan, sutatik atera eta bertan hirinak botako dizkiogu tamizatzen eta ondoren esnea 
eta koñaka botako diogu azkenik irabiatutako arraultzak ondo nahastuaz.
Moldea gurinez igurtzi gure masa bertara bota eta labean sartuko dugu 170 gradutara 30 bat minutu.Labetik atera eta hozten
utziko dugu eta azkenik kakaoa botako diogu gainetik, apaintzeko.
Oharra:
Nik ondoan esnegain harrotua jartzen diot, eta beste batzutan txokolateari naranja azal birrindua botatzen diot,
bere ikutua emanez.






ARRAULTZEZKO BUDIN ABAINILATUA

OSAGAIAK

Litro bat esne
2 goilarakada azukre abainilatua
2 goilarakada azukre txuri
6 arrautza
karameloa (bakoitzaren gustora)
2 bainila leka

PROZEDURA

Lapiko batean esnea berotzen jarriko dugu lekekin, irakin gabe, ondoren sutatik atera eta hozten utziko dugu 10 bat minutu, bitartean 6 arrautza irabiatuko ditugu aparra atera arte.
Esneari azukrea bota eta azkenik arraultza, ondo ondo nahastu eta karameloa moldetan bota ondoren gure budina botako dugu.Baño marian 45 bat minutu eta listo!!







ARROZEZKO FIDEOAK BARAZKIEKIN

OSAGAIAK

100 gr. arrozezko fideoak
ura
gatza eta piper beltza
3 goilarakada oliba olio
piper gorri erdi bat
2 piper berde
tipula
2 baratxuri ale
3 goilarakada arto
porru erdi bat
azenario txiki bat


PROZEDURA

Barazki guztiak txikitu eta olioa zartagian berotzen jarri, lehenengo tipula eta baratxuriak botako dugu
gatz eta piper beltzez onduz ondoren beste barazki guztiak botako ditugu artoa izan ezik.
Barazki guztiak bigundu direnean, artoa botako dugu azkenik, pittin bat utzi eta itzali.
Lapiko batean ura berotzen jarri gatzarekin, irakiten hasten denean fideoak bota eta sua moteldu, fideoak egiten direnan ur guztia kendu eta zartagira botako ditugu, (sua berriz jarri) bertan pare bat minutu utzi eta kitto!!









08 enero, 2012

HOJALDREZKO PORRU PASTELA

OSAGAIAK

5 Porru
8 Txalota
5 Baratxuri ale
Nata potetxo bat (postrerako)
gatza , piper beltza
Hojaldre lamina bat (Hotzgailuetan daudenak)
goilarakada bat gurin
goilarakada ekilore olioa

PROZEDURA

Barazki guztiak txikitu ondoren zartagia berotzen jarriko dugu gurina eta olioarekin,bertara lehenengo txalotak botako ditugu eta baratxuriak, gero porruak, gatza eta piper beltzez onduz. Barazkiak bigundu direnenan nata botako diogu eta 5 bat minutu utziko dugu. Hojaldre ertzei bueltatxo bat eman (masa kampora atera ez dadin) eta erdian tenedorearekin zulotxoak egingo ditugu hojaldrea ez puzteko, bertara masa bota eta labera 200 gradutara.15 /20 minututara listo!!!



 


UDABERRIKO ZAKUTXOAK

OSAGAIAK 

Piper gorri haundi baten 1/2
Piper hori haundi baten 1/2
Piper berde haundi baten 1/2
Tipula 1
2 azenario
7 Baratxuri berri
Jenjibre zm 1
Gatza
Goilara txiki soja
Gatza, piper beltza
Goilara txiki 1/2 baratxuri hautsa
5 Txanpiñoi
                                                                     20 zebolino
3 Goilarakada oliba olioa
Udaberriko zakuentzako masa edo arrozko gailetak (paketea)

PROZEDURA

Barazkiak txikitu eta olioetan frijitu gatza, piper beltza, jenjibrea (azala kendu eta txikituta)
soja, tipula eta baratxuriekin (aleak +hautsa)batera.Beste zartagi batean txanpiñoiak olio eta gatz pittin batekin (plantxan), ondoren biak nahastu. Arrozko gailetak ur berotan pasa eta oihal heze batean ipini bertan barazki pittin bat jarriko dugu eta paketetxo bat egingo dugu , ondoren 2 zebolino hartu eta lotu egingo dugu. Denak bukatu ondoren ekilore oliotan frijituko ditugu eta paperezko oihaletan jarriko ditugu koipe gehiena kentzeko.




frijitu ondoren





01 enero, 2012

FRUITU GORRIEN POSTRE GOXOA

OSAGAIAK  (4)

4 yogurth griego azukreduna
200 gr.frambuesa
50 gr. arandano
10 marrubi
2 goilarakada akazia eztia
goilarakada bainila esentzia


PROZEDURA

12 frambuesa gorde eta beste guztiak ontzi batean jarri 4 arandano gorde eta beste guztiak ontzira eta azkenik 2 marrubi gorde eta besteak ontzira, hauei goilarakada eta erdi ezti botako diogu eta batidorarekin birrindu egingo dugu eta ondoren irabazgailutik pasa, bertan kolore biziko saltsa geratuko zaigu eta hau edalontzi ezberdinetara isuriko ditugu. Hauei yogurth  bana botako diegu poliki poliki eta bukatzeko marrubiak moztu eta gainean fruitu ezberdienez apainduko dugu eta azkenik ezti pittin bat botako diogu gainetik.




 







KOLOREDUN ENTSALADA PERRETXIKOZ ETA GORGONZOLAZ BETEA

OSAGAIAK

rukula,
letxuga 
kanonigoak
letxuga gorria
eskarola
tipula bat
4 shitake
4 txanpiñoi
4 kardo
3 baratxuri ale
2 gorgonzola gazta xerra
20 gr. parmesano birrindua
olioa
ozpin balsamikoa
gatza eta piper beltza


PROZEDURA

Letxuga guztiak txikitu eta entsaladera haundi batean jarri ,ondoren tipula moztu eta zartagi batean bigundu gatz pittin batekin ondoren gorde, perretxiko guztiak txikitu eta baratxuriekin batera
zartagian egin, gatz eta piper beltzarekin.Gorgonzola moztu laukitxoak eginez. Jarrain letxugen gainean tipula jarriko dugu ondoren gatza  eta nahastu, gero gorgonzola eta jarraian gure perretxikoak, hauen gainean parmesanoa botako dugu eta oliba olioa eta ozpin balsamikoa.... on egin!!




 



MALTAZKO OGI XIGORTUA GAZTA ETA BARAZKIEKIN

OSAGAIAK

Maltako 4 ogi xerra
ahuntza gazta 4 xerra
piper berde bat
piper gorri erdi bat
piper hori bat
azenario bat
porru bat
3 baratxuri ale
50 gr. kalabaza
tipula bat
3 zebollino txikituta
3 goilarakada oliba olioa
gatza
piper beltza
piper txuria


PROZEDURA

Barazki guztiak txikitu eta zartagian oliba olioa berotzen jarri, jarraian barazki guztiak bota gatz eta piperrez onduz.Zartagia  tapatu eta noiz behinka bueltatxoak eman, beste zartagi batean olio pittin bat bota eta bertan ogia xigortu eta seguidan gazta jarri (gazta biguntzeko), barazkiak egin ondoren gainera bota eta zebollinoa ondoren.