27 diciembre, 2011

OLOZKO BIZKOTXOA


 
Hau gehien gustatzen zaidan bizkotxoa da, edozein momentutan jateko balio du, duela egun batzuk nere lagun baten amari egin nion eta ikaragarri gustatu homen zitzaion, animatu eta egin oso oso goxoa geratzen da , benetan!!

OSAGAIAK

4 arrautza
125ml nata
75 gr. gurina
160 gr. azukre abainilatu
40 gr. azukre txuri
200 gr. olo hirin
bainila leka bat
legami zorro bat
gatz pittin bat
goilarakada bainila esentzia


 
PROZEDURA
 

Gurin bigunduari azukrea erantsi eta ondo nahastu bola bat lortu arte, ondoren bainila lekaren barrukoa botako diogu baita esentzia ere nahastu, arraultza guztiei txuringoa kendu eta gorde eta gorringoa banaka banaka bota nahastuz eta gero nata erantsi.
Beste pote batean hirina legamia eta gatza nahastu eta lehengo masari gehituko diogu tamizatu ondoren nahastu. Zuringoak harrotu eta masari erantsi poliki poliki nahastuaz, moldea guriñez igurtzi eta bertara bota, labean sartu (labe berotura 180 gradutara) 30/35minututan eginda egongo da, ke aprobetxe!!!




BARAZKI LASAÑA

OSAGAIAK

4 piper berde
2 piper gorri
2 piper hori
berenjena bat
tipula bat
7 baratxuri berri
2 porru
tomate gorri bat
tomate saltsa
3 azenario
7 zebollino
12 plaka lasaña
Idiazabalgo 6 gazta xerra
50 gr. parmesano birrindua
4 goilarakada oliba olio
gatza eta piper beltza

PROZEDURA

Barazki guztiak garbitu eta txikitu, ondoren lapikoan olioa berotzen jarri eta bertara barazki guztiak batera botako ditugu, gatza eta piper beltzaz onduz. Hauek egiten hari diren  bitartean, lasañazko plakak ur berotan biguntzen jarriko ditugu (nik espinakazkoak erosi ditut), moldeari tomate saltsa botako diogu, eta tomatea xerratuko dugu, ondoren labea 200 gradutara jarriko dugu, barazki guztiak bigundu ondoren probatu gatza falta duen ala ez, gero moldean( tomatezko saltsaren gainean) 3 plaka jarriko ditugu, gainean barazkiak, gero berriz beste 3 plaka, ondoren tomatea xerratua eta 3 gazta xerra gero beste 3 plaka, hauen gainean barazkiak, berriro 3 plaka eta azkenik 3 gazta puska eta parmesanoa, gero labera sartuko dugu 15 minutu eta azken 5 minutuak gratinatzen jarriko dugu. Labetik atera ondoren zebollinoa moztu eta gainean jarri. On egin!!!!






PORRU KREMA JENJIBRE IKUTUAREKIN

OSAGAIAK

4 porru
6 patata haundi
hazi olioa edo ekilorezkoa
2 azenario
2 zm jenjibre.

PROZEDURA

Lapiko haundi batean ura berotzen jarri gatza pittin batekin, ondoren barazkiak garbitu eta txikitu, lehenengo azenarioa botako dugu, ondoren porrua eta azkenik patata, nik  olioa purea egindakoan botatzen diot.
Patatak biguntzen hasten direnean, jenjibreari azala kendu puska txikiak egin eta lapikora botako dugu, bost minutu utzi eta sutatik atera.
Ur gehiegi badugu ura kenduko diogu (gorde)  ondoren pure bihurtuko dugu, oso lodia geratzen baldin bada, gordetako ura botako diogu eta azkenik 2 goilarakada olioa erantsi ondo nahastu eta probatu ea gatz gehiago behar duen. Nahi izanez gero, atzoko ogia xigortu zartagian olio pittin batekin eta kremarekin batera atera. ON EGIN!!




18 diciembre, 2011

BARAZKI TEMPURA

OSAGAIAK

2 porru
2 azenario
piper berde bat
piper gorri erdi bat
2 tipulina
5 baratxuri berri

TEMPURA

200 ml ura hotza
5 goilarakada hirin
arraultz gorringo bat
gatza 
legami zorro erdi

PROZEDURA

Lehenengo batazkiak txikituko ditugu, porruak erditik lau pusketetan, azenarioak erditik eta ondoren erdi bakoitzaretik 3 pusketa, piper berdeak berriz luzetaka moztu eta piper gorriak berdin baratxuriei bizarrak kendu eta oso luzeak badira erdira moztu eta tipulinak erditik.
Orain tempurarekin hasiko gara, lehenengo ontzi batera gorringoa ondoren ura eta nahastu
hirina eta legamia nahastu eta urari bota poliki poliki nahastuaz.
Zartagi batean olioa bota eta bero bero dagoenean barazkiak tempuratik pasa eta zartagira bota, egitean sukaldeko paperera bota, (olioa kentzeko) .
Barazki guztiak egindakoan gatza bota gainetik.



 





TXANPIÑOI BUDINA ONTTO KREMAZ BUSTIA PERREXIL UKITUAREKIN(ondo geratu zait eh?)

OSAGAIAK
600 gr. txanpiñoi
4 baratxuri ale
6 txalota
20 gr. ontto desidratatuak
10 gr. parmesano birrindua
gatza
piper txuria
500 ml. ura
6 arraultza
oliaba olioa
gurina (molderetarako)
perrexila

KREMARAKO

100 ml esnegaina
gatza
ontto salda
piper txuria

PROZEDURA

Onttoak 500 ml ur epeletan jarri biguntzeko, ondoren txanpiñoiak, baratxuriak eta txalotak moztu,
kazuelari oliaba olioa bota eta berotzen denean bertara  txalotak bota, ondoren baratxuriak, ondo nahastu eta txanpiñoiak, seguidan onttoak eta beraien ura, gatza eta piper txuria bota eta 15 minutu egiten utzi, ondoren hauei ur guztia kendu eta gorde, eta pare bat minutu gehiago utzi, kazuelatik atera ondoren purea egin eta bertara gazta bota eta nahastu. Beste ontzi batean, 2 zuringo arrotu eta ondoren perretxiko purea erantsi poliki poliki eta gero gainotzeko arraultza guztiak,
masa molde ezberdinetara bota eta baño marian jarri 30 bat minutu 180 gradutara.
kazo batean onttoen salda(gordetako salda), nata , gatza eta piper txuria saltsa loditu arte ondoren itzali.
moldetik budina  atera saltsa gainetik bota eta ondoren perrexila txiki txiki eginda bota.. on egin...!






08 diciembre, 2011

INTXAURREZKO BIZKOTXOA

OSAGAIAK

2 arraultza
125 gr. gurina
160 gr. azukre beltza
40 gr. azukre abainilatua
goilara txiki bainila extraktoa
goilara txiki legamia
goilara erdi bikarbonatoa
gatz pittin bat
2 yogurth griego
150 gr. espelta hirina
150 gr. olo hirina

BARRURAKO

120gr. intxaur birrinduta
65 gr. azukre beltza
goilara txiki bainila esentzia

PROZEDURA

Ontzi batean gurin bigundua azukrea eta bainila nahastuko ditugu masa bat lortu arte ondoren arraultza bat botako dugu, nahastu ondoren beste arraultza erantsiko diogu.
Beste ontzi batean hirinak, legamia, bikarbonatoa eta gatza nahastuko ditugu eta ondoren masari botako diogu poliki poliki bueltak emanez.
Moldea gurinez igutzi eta labea 180 gradutara ipini eta gero barrukoarekin hasiko gara , intxaur birrinduak azukrearekin eta bainilarekin nahastuko ditugu.
Moldera masaren erdia botako dugu eta ondoren intxaurrak gainera, labanaren laguntzat poliki poliki nahastuko dugu behetik gora ondoren prozesu berbera egingo dugu geratzen zaigun masa bota eta ondoren intxaurrak eta berriro nahastuaz.
Labera sartu 45-55 minututara eginda egongo da.



 






06 diciembre, 2011

ONTTO RISOTOA



OSAGAIAK

30gr. ontto desidratatuak (saltoki guneetan)
litro bat ur
oliba olioa
30 gr. gurina
gatza eta piper beltza, perrexila
7 baratxuri ale
200 gr. shitake
125 gr. txanpiñoi
esnegain potetxo erdia
(100 ml)
100 gr. parmesano gazta birrindua
300 gr. arroza berezia risottorako

PROZEDURA

Onttoak 250 ml ur epelera botako ditugu, bertan 15 minutu edukiko ditugu hidratatzen.
Txanpiñoiak , shitakeak, eta baratxuriak txikitzen ditugunean, lapiko haundi batean oliba olioa berotzen jarriko dugu, onttoak atera (ura ez bota) eta perretxiko guztiak bertara botako ditugu pare bat minutu utziaz, ondoren baratxuria eta gurina botako dugu baita gatza eta piper beltza ere ,ondo nahastuaz.
Segidan arroza, ura eta onttoen ura erantsi eta 17 minututara eginda egongo da, hori bai,  noiz behinka buelta batzuk emanez.
Risottoa egin denean, nata eta gazta erantsi eta bueltak eman eta sutatik atera, lapikoa itxi eta 5 minutu jalkitzen utzi ,azkenik perrexil ukituarekin bukatuko dugu.... ON EGIN!!!









04 diciembre, 2011

PLATANOZKO BIZKOTXOA KREMAREKIN

OSAGAIAK

3 platano helduak
175gr. gurina
azukre beltz taza bat
azukre glas taza erdia
bainila extraktoa
3 arrautza
3 taza hirin 
zorro bat legami
goilarakada txiki bikarbonato

LIMOIZKO KREMA
griego yogur bat
limoi baten birrindura
goilara txiki azukrea

PROZEDURA
Platano guztiak ondo zapaldu eta ondoren gurina eta azukrea erantsiko diogu ondo nahastu masa homogeneoa lortu arte, ondoren hirina legamia eta bikarbonatoa nahastuko ditugu beste ontzi batean tamizatu masaren gainean eta berriro nahastu. Moldea gurinez ondo igurtzi eta bertan paper begetala ipini (ez pegatzeko) eta bertara masa botako dugu.
Labea 175 gradutara jarri ordu betean eginda.
Krema egiteko yogurrari birrindura nahastu azukrearekin batera , bizkotxoa labetik ateratzen dugunean hozten utzi eta ondoren gainetik bota diezaiokegu edo bizkotxoaren alboan jarri.






Gaur goizean antojoarekin jeki naiz eta kookiak egitea pentsatu dut, egia esan erosiak ematen dute... animatu eta egin ezazue... oso goxuak ateratzen dira.

KOOKIAK

OSAGAIAK
230 gr. gurina
200 gr. azukre txuria
220 gr. azukre beltza
3 arraultza
215 gr. olo hirina
200 gr. hirina
goilara txiki erdi gatza
goilara txiki bete legami
goilara txiki bete bikarbonato
goilara txiki bete bainila extraktoa
340 gr. txokolatezko pipitak
100 gr. txokolate birrindua 

PROZEDURA

Gurin bigunduari azukrea bota eta pasta lodikote bat lortu arte nahastu, ondoren arraultzak erantsi baita bainaila ere.
Beste ontzi batean bikarbonatoa legamia eta bi hirinak nahastuko ditugu eta poliki poliki tamizatuko dugu beste pastaren gainean ondoren nahastuaz.
Azkenik pipitak eta txokolate birrindua eratsiko diogu eta berriro nahastuz. Labea 175 gradutan jarriko dugu 10 bat minutu lehenago.
Labeko bandejari begetal papera ipiniko diogu eta ondoren eskuak pittin bat busti eta pelotak egingo ditugu,
 itxaur baten modukoak.Labean 10 bat minutu eta listo.