27 enero, 2014

GARBATZUAK (TXITXIROAK) BARAZKIEKIN

Gaur garbatzuak jateko gogoa neukan badakit askok txorixoarekin egiten dituzuela.. baina noizean behin aldatzeko hemen duzue beste modu bat... gustokoa izatea espero dut.

OSAGAIAK

Katilukada garbatzu (nik gauean uzten ditut urez estalita eta goilarakada txiki bikarbonatoarekin)
Gatza
Tipula bat
Porru bat
Azenario haundi bat
2 baratxuri ale
olioa 
ura

PROZEDURA

Lehenengo barazkiak garbitu eta erditik moztu , ondoren lapiko azkarrera (olla espres) olioa bota eta berotzen jarri ondoren barazki guztiak pittin bat gorritu , ondoren garbatzuak bota eta beraiekin pittin bat eduki ondoren 3 katilukada ur bota gatza eta lapikoa itxi. Nire lapikoan pitorroa ateratzen zaionean 18 minutu uzten ditut ondoren itzali eta pitorroa barrura sartzen denean lapikoa ireki, barazki guztiak atera eta goilarakada haundi garbantzu, batidorarekin txikitu eta garbantzuei bota eta kitto!!!





TOMATE, TIPULA, AGUAKATE ETA HAZIDUN ENTSALADA GOXOA

Askotan etxera itzultzen garenena... ez dugu afaria prestatzen  denbora gehiegi jardun nahi, etsalada hau segituan egiten da eta oso goxoa geratzen da

OSAGAIAK

Tomate ekologiko gorri haundi bat
tipulin erdi bat
aguakate erdi bat
goilarakada txiki kalabaza haziak
goilarakada txiki sesamo haziak
limoi tanta batzuk
3 goilarakada oliba olio
gatza

PROZEDURA

Lehenengo tomatea xerratu ondoren tipula eta gainera bota gatz pittn batekin segidan aguakatea eta azkenik haziak. Ondoren olioa eta limoi tanta batzuk ON EGIN!!!




ESNE PROTEINIK ETA ARRAUTZ GABEKO KAKAOZKO BIZKOTXO ESPEZIADUNA

Gaurko errezeta esneari intolerantzia edo arrautzik jan ez dutenentzat da. Zuen gustokoa izatea espero dut, etxean oso gustura jaten dugu.

OSAGAIAK

3 Katilukada hirin espelta edo gari hirina
Katilukada erdi kakao hautsa
legami zorro bat
goilarakada txiki erdi gatza
2 gr. kardamomo hauts (eta goilarakada txiki hinojo hauts ere nahi izanez gero)
2 Katilukada azukre ,1 beltza eta bestea txuria
katilukada erdi eki lore
500 ml ur beroa (hirekiten ez)
2 goilarakada txiki ozpina (legamia martxan jartzen du)

PROZEDURA

Ontzi haundi batean hirina, kakaoa, kardamomoa, azukrea, gatza eta legamia jarriko ditugu (denak tamizatuta),ondoren ur berora ozpina, eta olioa erantsiko ditugu eta ontzi haundira bota, ondoren dena ondo ondo nahastu.
Moldea sojadun margarinarekin igurtzi edo olioz eta masa moldera bota eta labera 175 gradutara
ordu bete. ( labea 15 minutu lehenago berotzen jarri beti).