30 marzo, 2015

PORRUZ BETETAKO LASAÑA GOZOA


OSAGAIAK



2 Porru
bexamela
50 gr. idiazabal gazta
50 gr. parmesano gazta



PROZEDURA



Porruak tamaina berdinetan moztu eta 3 minututan eskaldatu (ur irakitetan eduki)eta atera,
ondoren laberako onzi betean jarri bata bestearen ondoan segidan besamelaz estaliko dugu eta azkenik 2 gaztak nahastu eta gainean ipini, 220 graditara goiko gazta belztu arte.



BEXAMELA NOLA EGIN



100 gr. gurina
100 gr. hirina
500/600 ml esne
gatza



Zartagi batena gurina  berotzen jarri eta desegintzen denean hirina erantsi eta masa bat lortzen dugunean esnea botazen hasiko gara poliki poliki masa homogeneno bat lortu arte, bexamelak bere denbora behar du eta hobe da pazientziarekin harzea.





FETA ETA PORTOBELO TXANPIÑOIEZKO ENSALADA ALBAHAKA OLIO ETA LIMOIEZ GOZATUA



OSAGAIAK


50 gr. feta gazta
150 gr. portobelo txanpiñoiak
Hosto desberdineko ensalada edo letxuga
Albahaka olioa
Limoi erdi bat
Añanako gatza
Oliba olioa


PROZEDURA


Txampiñoiak xerretan moztu eta olio pittin batekin zartagian sukaldatu, Ontzi batean hosto desberdinak ipini eta gatza bota ondoren feta pusketetan eta azkenik eginiko txanpiñoiak, olioaz ondu eta azkenik limoi pittin bat bota eta ondo nahastu. 





MARRUBI ETA ESNE GAINEZKO TARTA GOXOA



OSAGAIAK


250 ml. esne gain
5 goilarakada azukre abainilatua
goilarakada bat brandy
300 gr. marrubi
hojaldre masa bat
50 gr. gurina
azukre glas



PROZEDURA


Lehenengo labea piztu 200 gradutara ondoren masa 30zm luzerako 2 zutabe moztu ,ondoren
gurina desegin eta pintzel batekin hojaldrea busti segidan azukre pittin bat bota eta labera sartuko dugu 10/15 bat minutu.
Esne gaina makinaren laguntzarekin harrotu eta azukrea eta brandya erantsi eta berriro ondo ondo nahastu. Marrubiak xerra mehetan moztu eta tarta osatuko dugu.
Hojaldrea hoztu denenan lehenengo nata pittin bat jarri eta seguidan marrubiak ondoren beste kapa bat eta marrubiak horrela bukatu arte, beste hojaldre zutabea gainean jarri eta azukre glassa jarri eta bukatzeko marrubiren bat ON EGIN!!! Hotz gailuan eduki jan arte.