24 noviembre, 2013

AZENARIO ETA ALMENDRAZKO PATEA

Poliki poliki pate begetalak jartzen hasiko naiz... pateko "mono" hori kentzeko... oso errez egingo duzute eta goxo goxoa geratzen da!!!

OSAGAIAK

3 azenario 
baratxuri ale bat
3 goilarakada oliba olio
gatza
3 goilarakada almendra hauts
piper beltza

PROZEDURA

Azenarioak egosiko ditugu ondoren batidorarekin pure bat egin eta ondoren beste osagai guztiak bota eta berriro batidora pasa... eta kitto!!!
Bero edo hotz atera dezakezute .. baina niretzat hotza goxoagoa geratzen da!!!




BERENJENAZKO TORTILA

Gaur berenjenari tokatzen zaio... aspaldian ez dut berenjenazko errezetarik jarri... eta bada garaia.. tortila hau oso erraz egiten da eta benetan oso goxoa geratzen da... animatu eta proba ezazue!!!



OSAGAIAK

Berenjena haundi bat
4 baratxuri ale
tipula haundi bat
gatza, piper beltza
5 goilarakada oliba olio
4 arrautza


PROZEDURA

Berenjena ondo garbitu eta txikitu (azal eta guzti) baita tipula eta baratxuriak ere.
Ondoren zartagian olioa berotzen denenan tipula eta baratxuriak bota eta segidan berenjena  eta gatz eta piper beltz hautsez estali eta bigundu arte egin.
Ontzi haundi batean arrautzak irabiatu eta egindako berejenak erantsi, nahastu eta zartagian patata tortila bat bezela egin.





nahi izanez gero tortila pusketetan jarri ogi xigortutan eta zizka mizka moduan jarri dezakezute!!!



ON EGIN!!!!