31 agosto, 2014

SAGARREZKO TATIN TARTA

OSAGAIAK

8 Sagar haundi reineta
Hotzgailuetan egoten den hojaldre bat
100 gr. gurina
Katiluka eta erdi azukre beltza
Laranja baten azal birrindua
Goilarakada arzezko siropea (belardendetan)


PROZEDURA

Sagarrei azala eta haziak kendu, ondoren zartagiaren neurri hartuta hojaldrea moztu , berriro bildu eta hotzgailura sartu.Labea berotzen jarri 220 gradutara, segidan zartagian gurina, azukrea, birrindura eta siropea jarri berotzen eta karameloa egingo dugu 7/9 minutu behar ditu, marroi kolorea hartu arte, ondoren sagarrak tamaina antzeko batean moztu eta zartagi barruan jarriko ditugu, zirrikiturik utzi gabe, eta labean 15 minutu (zartagiak laberako balio behar du) edukiko dugu. Ateratzean hojaldrea jarriko dugu eta berriz ere labera beste 15 minutu, atera hotzen utzi 20 bat minutu eta plater baten laguntzaz buelta eman.ON EGIN!!!




Benetan goxoa geratzen da !!!

NERE PATATA TORITLA GOXOA

OSAGAIAK

Patata kilo bat
Tipula gozo haundi bat
5 baratxuri ale
8 arrautza
Gatza
Perrexil fresko pittin bat
Eki lore olioa dexente


PROZEDURA

Patatak eta tipula zuritu eta txikitu , zartagian olioa berotzen denean patatak eta tipula erantsi eta su normalean egin, segidan baratxuri txikitua eta gatza , patatak biguntzean pittin bat beltzten utzi eta, ondoren iragazki baten laguntzaz olio guztia kendu.Perrexila txiki txiki egin eta arrautz irabiatura bota, gero patata gehitu eta 5 minutu jalkitzen eduki.
Zartagian oliba olio pittin bat jarri eta berotzean tortila egin.




BROKOLI ESPINAKA ETA TAHINEZKO KROKETA GOXOAK

OSAGAIAK

300gr. brokoli egosi (lurrunean)
150gr. espinaka fresko
4goilarakada hirin txuria
750 ml esne soja (promavel)
2 goilarakada sojazko margarina(promavel)
2 goilarakada eki olio
Gatza, piper beltza,
Tahin goilarakada bat
Baratxuri hauts pittin bat


PROZEDURA

Zartagi batean espinakak jarri olio pittin batekin eta pare bat minutuan bigunduko dira ondoren brokoli egosiarekin nahastu eta batidorarekin pure egin gatzez eta piperbeltzez onduz.
Beste zartagi batean olioa eta margarina desegin eta hirina bota olio guztia xurgatu arte eta segidan esnea botatzen joan poliki poliki bexamela lortu arte, segidan purea erantsi ondo ondo nahastu eta tahinez eta baratxuri hautses ondu  eta hozten utzi.Pare bat orduz hotzgailuan eduki, bildu eta frijitu.