03 febrero, 2013

GURIÑEZKO TARTA



OSAGAIAK

130 gr. gurina
60 gr. azukre txuria
130 hirina
60 gr. arto hirina
gatz pittin bat
azukre glass
goilarakada txiki legamia

PROZEDURA

Ontzi haundi batean gurin bigundua, azukrea, hirinak, eta legamia jarriko ditugu ondoren dena ondo ondo nahastu masa homogeneo bat lortu arte ondoren laberako ontzi batean jarri eta tenekore batekin zulotxo batzuk egin eta 30 minutu utzi jalkitzen, ondoren labera 170 gardutara 30/35 minutu hoztutzen utzi eta azkenik azukrea bota.




BARAZKIZKO BIRIBILKIAK



OSAGAIAK

Izeberg erdi bat
100gr. arrozesko espagetiak
goilarakada erdi azukre
azenario bat
aguakate erdi bat
goilarakada sesamo haziak
125 ml olozko nata
10 gaileta arrozeskoak
txalota bat
ur beroa

SALTSARAKO

125ml  olozko nata
10 potoko piper gorri
gatza
piper beltza
perrexil pittin bat
PROZEDURA

Bol haundi batean izeberra moztu eta azukrea bota ondoren azenarioa birrindua aguakatea,sesamoa eta txalota (dena txikituta) eta azkenik olozko nata. Dena ondo nahastu , eta arrozesko gailetak ur berotatik pasa 6 bat aldiz, zapi eze batean jarri eta erdian barazki pittin bat jarriko dugu eta biribilkiak egingo ditugu, denak osatu arte, bukatzean zapi eze batekin estali ez lehortzeko.
Saltsarako piperrak errobotarekin txikitu eta nata erantsiko diogu ondoren perrexila gatza eta piper beltza botako dizkiogu.
Biribilak frijituak edo frijitu gabe jan daitezke, saltsarekin berdin gertatzen da.




LENTEJAK




OSAGAIAK

Tipula erdi bat
2 goilarakada tomate saltsa
4 baratxuri ale
katilukada lenteja (pardina edo ale txikia)
gatza
3 1/2 goilarakada oliba olioa
4 katilukada ur


PROZEDURA

Lehenengo lentejak garbitu ondoren lapiko espresean 2 goilarakada oliba olio bota eta berotzean tipula gehituko diogu txiki txiki eginda gatz pittin batekin, tipula minutu bat eduki ondoren tomate erantsiko diogu nahastuaz eta segidan lentejak (minutu bat) eduki bueltak emanez eta ondoren 4 katilukada ur botako dizkiogu ondoren lapikoa itxi. Lapikoari pitorroa ateratzean 8/10 minutu utzi eta sua itzalduko dugu. Pitorroa jeisten denean lapikoa ireki nahastu ondo eta zartagi batean goilarakada bat eta erdi olio bota eta bertan baratxuriak frijituko ditugu eta ondoren lapikora bota.
Gindila batzuk moztu eta erantsi( hori bakoitzaren gustura)