10 marzo, 2013

BIZKOTXO BETEA ESNEGAI ETA PIÑAREKIN



BIZKOTXORAKO OSAGAIAK (neurriak yoguth potoakoak)

4 arrautza
yogurth natural bat
3 gari irin
2 azukre txuri
250 gr. gurina (bigunduta)
legami zorro bat
2 goilarakada txiki bikarbonato
gatz pittin bat
goilarakada txiki bainila esentzia

PROZEDURA

Arrautzak banatu gorringo eta zuringoa, zuringoak erreserbatu.Ontzi haundi batean gurina eta azukrea ondo nahastu krema zuri bat lortu arte ondoren banan banan gorringoak erantsi segidan esentzia eta azkenik irina , legamia eta bikarbonatoa. Zuringoak arrotu gatz pittin batekin eta masari gehitu poliki poliki eta labera 180 graduta 45 bat minutu.

BARRUKO KREMA

OSAGAIAK

Piña potoko 3 piña zati
bertako baso erdi zukua (piñarena)
esnegain pote bat
2 goilarakada zukre glass

PROZEDURA

Piña zati txikitan moztu eta esnegaina azukrearekin harrotu eta ontzgailuan sartu.

Bizkotxoa hozten denean erditik zatitu eta lehenengo zukuaz bustiko dugu segidan piña zatiak jarri eta azkenik esnegaina ON EGIN!!

Bizkotxoa hozgailuan eduki





PASTA FRESKOA OLOZKO ESNEGAIN ETA PERRETXIKOEKIN



OSAGAIAK

250 gr. pasta freskoa
Olozko potetxo bat (200ml)
130 gr. txapiñoi
130 gr. shi -take
Tipulina erdi bat
3 baratxuri ale
25 gr. gazta parmesano birrindu berria
goilarakada gurina
goilarakada eki lore
gatza eta piper beltza

PROZEDURA

Barazki guztiak moztu ondoren zartagian gurina eta olioa berotzen jarri, jarraian tipula eta baratxuriak botako ditugu eta segidan perritxikoak gatza eta piper beltzarekin, bigutzen hasten denean esnegaina botako dugu eta sua jetxi eta goxo goxo egiten utzi, bitartean lapiko haundi batean ura irakiten jarri gatzarekin irakitean pasta botako dugu eta 2/3 minututara atera (nik pasta argalena erabiltzen dut). Esnegaina loditzen hasten denean gazta erdia botako dugu eta ondo nahastu eta jarraian pasta erantsi, pittin bat eduki eta zerbitzatu gazta gainetik botata.


ñam ñam!!!



GAZTA TRANPAREKIN




OSAGAIAK GAZTARAKO



4 Griego yogurth naturalak
gasa haundi bat
 goilarakada txiki erdi gatza


PROZEDURA

Ontzi haundi batean iragazki( koladorea) haundi bat sartuko dugu eta bertan gasa jarri ondoren yogurra bertara bota gatzarekin eta gau osoa mahai gainean utziko dugu.


OSAGAIAK GAZTARI BOTATZEKO


25 gr. zebolino
2 adar erromerua (ostoak bakarrik )
4 albahaka osto
piper beltz pittin bat

PROZEDURA

Usain belarrak moztu ondoren gaztari erantsiko dizkiogu ondo nahastuaz ondoren piper beltza bota. Hozgailuan sartu eta pare bat orduz utzi.


PITA OGIA BARATXURIAREKIN

OSAGAIAK

3 pita ogi
4 baratxuri ale
4 goilarakada oliba olio

PROZEDURA

Pita ogia hirukitan moztuko ditugu eta labeko bandejari labeko papera jarri eta ondoren ogia ipini, segidan 4 baratxuriak txiki txiki egin eta oliba olioarekin ondo ondo nahastu segidan brotxa batekin ogiak bustiko ditugu eta labera sartu 150 gradutara 10/13 minutu krus krus geratu arte.







ON EGIN!!!!


BARAZKI ETA HAZIDUN ETSALADA SEITANAREKIN


OSAGAIAK

400 gr. brokoli
220 gr. seitana
Azenario handi bat
Goilarakada haundi sesamo hazi
Goilakada erdi kalabaza pipak
4 goilarakada oliba olio
gatza
piper beltz pittin bat


PROZEDURA


Lapiko haundi batean ura irakitzen jarriko dugu gatz pittin batekin irakitzen hastean, brokolia bota eta 4 minutura aterako dugu. Segidan paper xurgatzailean jarri ura kentzeko.
Bitartean azenarioa birrinduko dugu eta ondoren haziak zartagian xigortuko ditugu.
Platerean brokoliari gatza eta 2 goilarakada oliaba olio botako dizkiogu gainetik azenarioa eta haziak eta azken momentuan 2 goilarakada zartagian jarri eta zartagia bero bero dagonean seitana puska txikitan frijituko dugu ondoren platerari gehitu.