26 marzo, 2012

"AJO BLANCO" TOMATE ZUKU IKUTUAREKIN

Ajo blanco, Andaluziakoa da, udaran edaten duten zopa hotz bat da, gazpatxoaren antzekoa, baina niri errezeta hau gehiago gustatzen zait.

OSAGAIAK AJO BLANCO -RENTZAT

150 gr. ogi mamia
125gr. almendra naturala
baratxuri ale bat
100 ml oliba olio
25 ml sagar ozpina
ura
gatza

OSAGAIAK TOMATE ZUKURAKO

2 tomate raf gorri gorri
gatza


PROZEDURA

Ontzia ur hotzez beteko dugu eta bertan ogi mamia 5 minutuz utziko dugu.
Errobot pikatzailean almendrak eta baratxuria txiki txiki egingo dugu hauts bihurtu arte, ondoren gatza, olioa, ozpina eta azkenik ura kendu ondoren ogi mamia botako diogu eta errobotean ondo ondo nahastu,
masa lodikote bat lortuko dugu, eta honi ura botako diogu salda mehe eta lehun bat lortu arte.Ondoren txinotik pasako dugu edo iragazgailutik eta ondoren pitxarra batean jarri eta hotzgailuan sartuko dugu ordu pare bat.

Tomate zukurako, tomateari azala kendu eta bertan dituen hazi guztiak ere, errobotean sartu eta zukua lortuko dugu, gatz pittin bat bota ondoren.
Edalontzi batzuetan jarri AJO BLANCO eta ondoren goilarakada pare bat  zuku tomate bota gainetik.
ON EGIN








No hay comentarios:

Publicar un comentario