05 mayo, 2013

ARROZEZKO FIDEOAK PORTOBELO KREMA, PERREXIL ETA TXAMPIÑOI ERREZ ESTALIA



OSAGAIAK

125 gr. arrrozesko fideo luzeak
olo esnegai poto bat (edo nata normala)
140 gr. portobelo txanpiñoiak (beltzak dira)
120 gr. txampoñoi txuri haundi
3 tipuliña frantsesak
2 baratxuri ale
gatza, perrexila eta piper beltza
3 goilarakada eki lore

PROZEDURA

Tipula, baratxuria eta portobeloak txikitu, ondoren zartagian olioa berotu eta lehenengo tipula eta baratxuriak bota eta segidan porotobeloak gatz eta piperrez ondu, bitartean eltze haundi batean 2 litro ur gatzarekin irakiten jarri eta segidan fideoak bota sua kendu eta 4 minutu utzi, segidan ura kendu.
Txanpiñoiak biguntzean esnegaina bota eta 3 bat minutu pasatzean fideoei erantsi eta nahastu.
Zartagi haundi batean Txanpiñoi haundiak 3 pusketetan moztu fin fin eta plantxan egingo ditugu.
Azkenik platerean fideoak jarri  perrexila gainetik bota eta iskiñetan txanpiñoi erreak... ON EGIN!!!




AZENARIO ETA URREKIN EGINDAKO PATEA



OSAGAIAK

300 gr. azenario birrinduta
45 gr. gari hirin integrala
Tipulina haundi bat
2 baratxuri ale
45 gr. urrak xigortuta (tostatuta)
gatza
45 gr. guriña
2 goilarakada eki lore
2 gr. jenjibre birrinduta
500 ml olo esne

Arrautzaztatzeko

Katilukada ogi birrindu 
2 arrautza

PROZEDURA

Azenarioa birrindu ,tipuliña eta baratxuria txikitu. Zartagian olioa eta guriña berotu eta barazkiak sukaldatu 15 minutu, gatza eta jenjibrearekin batera.
Esnea berotu, ondoren urrak erantsi eta nahastu eta hirina gehitu masa lodikote bat lortu arte, ondoren sua bajatu eta esne berotua pixkana pixkana botatzen joan nahastuaz (ez bota dena batera) masa homogeneoa lortzen denean itzali eta kristalezko molde batera bota. Hozten denan hotzgailura sartu 4 orduz eta ondoren arrautzaztu..