21 octubre, 2012

TOMATE BEROTUA ETA SEITAN XERRA AHUNTZ IKUTUAREKIN


OSAGAIAK

Tomate gorri haundi bat
4 seitan xerra
4 gazta puska ahuntzarena
gatza
olioa
oreganoa (opzionala)

PROZEDURA

Tomatea 4 xerratan moztu eta zartagi batean olio pittin batekin egin, ondoren seitana egingo dugu sua ondo berotuaz,  xerra bakoitza ondo egin xigortu arte, segidan tomatearen gainean jarri eta azkenik gazta (seitanaren beroaz gazta bigundu egingo da)  nahi duenak oregano pixka bat bota
on egin!!! (momentuan egin eta jan beharrekoa da).





1 comentario:

  1. Ains seitan hori... benetan, zer izango den?? ;) meh meh meh!!

    Egun batean, frogatuko dut (eta azalduko dizut, noski)

    Muxu handi bat!!

    ResponderEliminar