MANGOZKO PALMERATXOAK
OSAGAIAK
Hojaldre lamina bat (hotzgailuetakoa)
30 gr. gurina deseginda
4 goilarakada azukre beltz
2 goilarakada mango desidratatu
glass azukrea
arrautz baten gorringoa
PROZEDURA
Lehenengo mangoa hidratatzen jarriko dugu ur pittin batean (nahi duenak ron-ean erabili dezakete)
10 bat minutu.
Bitartean hojaldrea zabaldu eta pintzeltxo batekin guriñez bustiko dugu eta ondoren gainetik azukrea. Mangoa uretatik atera eta labanaren laguntzat txiki txiki egingo dugu eta hojaldreari jarriko diogu.
Segidan erdiraino rollo moduan biribilduko dugu eta beste aldearekin berdin egingo dugu, eta hotzgailura 30 minutu. Hotzgailutik ateratzean labeko bandejan, labeko papera jarri eta gure palmeratxoak moztu eta bandejan ipiniko ditugu ondoren arrautzez busti eta labera,
180 gradutara 10/15 minutu. Atera ondoren glass pittin bat botako diogu. ON EGIN!!!