28 agosto, 2013

PITAZKO OGIA BARAZKIZ ETA SEITANEZ BETEA



OSAGAIAK 

2 LETXUGA HOSTO HAUNDI
TOMATE GORRI BAT
TIPULINA BAT 
4 SEITAN XERRA
GATZA
OLIOA
2 PITA OGI XERRA

PROZEDURA

Tipulina eta tomatea 4 xerretan ebaki eta plantxa olio pittin batekin berotzen jarriko dugu, lehenengo seitana jarriko dugu (denbora gehiago behar duelako)ondoren tipulina eta azkenik tomatea eta gatza bota.
Barazkiak bigundu direla ikustean atera eta ogia betetzen hasiko gara 
Lehenengo letxuga ondoren tomate eta tipula eta gainetik seitana olio eta gatz pittin bat bota eta KITTO!!!









BERENJENA PATEA PIPER GORRIEKIN



OSAGAIAK

2 BERENJENA
2 PIPER GORRI (POTOKOAK)+2 APAINTZEKO
4 GOILARAKADA OLIBA OLIO
GATZA
PIPER BELTZ  HAUNTS PITTIN BAT
6 OGI XERRA XIGORTUTA (TOSTATUTA)


PROZEDURA

 Lehenengo labea piztu 180 gradutara ondoren berenjenak zurituko ditugu eta labanarekin marra batzuk egingo dizkiogu laukitxo egingo bagenitu bezela (lehenengo gotik behera eta ondoren ezkerretik eskubira),olio ttanta bat bota eta labeko bandejan jarri 
eta labera sartuko dugu 35 minutu.
Ondoren berrenjenak bol batera bota  2 piperrak, olioa ,gatza eta  piper beltza ondoren batidorarekin ondo ondo txikitu. Bukatzeko patea ogi xerretan jarri eta ondoren gordetako piperrak txiki txiki egin eta gainean jarri apaingarri moduan.

OHARRA

Pate hau bero edo hotz jan daiteke.








KALABAZIN ETA GAZTEZ BETERIKO BUÑUELOAK




OSAGAIAK

KATILU ETA ERDI HIRINA
GOILARAKADA TXIKI  LEGAMIA
3 ARRAUTZA
KATILUKADA URA GASAREKIN
GATZA GOILARAKADA TXIKI BAT
2 KALABAZIN
150 GR. FETA GAZTA
LIMOI BATEN AZALA BIRRINDUA ETA BERE ZUKUA
TIPULINA BAT 
GATZA



PROZEDURA


Bol haundi batean arrautzak nahastu gatzarekin ondoren hirina eta legamia erantsi poliki poliki ondo nahastuz eta azkenik ura gasarekin, bazter batean utzi geldirik.
Platera haundi batean kalabazinak birrinduko ditugu eta ondoren zapi lehor batean ipini eta ur guztia kentzen saiatuko gara, ondoren bol batean jarri eta limoiaren birrindura eta zukua erantsi eta nahastuko ditugu.
Tipulina ondo ondo txikitu (txiki txiki eginda) eta kalabazinari bota eta azkenik gazta feta (hau ere ondo ondo birrindu eskuekin). Bukatzeko kalabazina lehenengo bolari erantsiko diogu eta ondo nahastu.
Zartagi haundi batean olio asko ipini berotzen eta bertara goilarakadak bota( 5 gehienez) eta frijitzen joan.
Entsalada batekin atera.




12 agosto, 2013

GAZPATXOA (PEPINORIAK GABE)


OSAGAIAK

1,5 kg tomate gorri
70 gr. atzoko ogia
250ml ura
piper berde bat
piper gorri erdi bat
baratxuri ale bat
gatza
2 goilarakada oliba olio
goilarakada erdi ozpina


PROZEDURA

Lehenengo ogia urarekin jarriko dugu ogia biguntzeko, ondoren beste ontzi batean tomatea, piperrak eta gatza txiki txiki egingo ditugu gero baratxuria, gatza. ozpina eta olioa erantsiko dizkiogu eta azkenik ogi  bustia. Batidora pasa ondo ondo eta ondoren txino edo iragazgailu batetik pasa .... jateko prest!!!
ON EGIN!!!