01 febrero, 2015

PERRETXIKO KREMA OGI ERRETAN (ZIZKA MIZKA )



OSAGAIAK


50 gr. Shi-take 

100 gr. Txampiñoi

150 gr. Portobelo (Txampiñoi beltza)

200 ml Esne gain

3 Baratxuri ale

25 gr. Gurina

Atzoko ogi xerratua

Gatza

Olioa



PROZEDURA


Labea 200 gradutara berotzen jarri. Perretxiko guztiak moztu eta laberako ontzi batean jarri, gatza, olioa eta batatxuria erantsi eta eskuekin nahastu ondoren gurina zatitu eta gainean jarri eta labera,(goien jarri) 15 minutu igaro ondoren pittin bat nahastu eta beste 10/15 bat minutu eduki, atera eta lapiko batean perretxiku guztiak jarri esnegainarekin batera eta 3 bat minutu eduki ondoren ondo txikitu krema lodikote bat lortu arte, hoztutzen utzi, Ogia zartagian erre olio pittin batekin eta segidan krema gainean jarri eta ON EGIN!!!





BARATXURI BERRI, URRAK ETA TOFU ERREZ EGINIKO TAILARINAK


OSAGAIAK

200gr. tailarin freskoa

150 gr. baratxuri berri

150 gr. tofu italiarrera

2 goilarakada urrak (erreak )

gatza , piper beltz hauts

olioa


PROZEDURA


Baratxuri txikituak olio berotan jarri eta pittin bat egin ondoren tofu txikitua erantsiko diogu, gatzez eta piper beltzez ondu eta pittin bat erre arte.
Beste ontzi batean tailarinak egosi eta ateratzean  zartagira bota eta besteekin batera nahastu. Zerbitzatzeko azken momentuan ur txikituak erantsi.



Aspaldian ez dut errezetarik jarri.. alper xamar ibili baitnaiz ez dut eskusarik... baina.. hemen naiz berriro errezeta berriekin.
Azoka ezberdinetan ibili ondoren produktu desberdinak erosi eta haiekin esperimentoak egiten haritu naiz.. batzuk ondo besteak desastre.. baina hori da sukaldea . Nik bezain beste disfrutatzea espero dut... hor dituzue nere azken errezetak!!!


SAGARREZKO BIZKOTXO GOXOA

OSAGAIAK

5 Sagar errege sagar
goilarakada bat ezti
limoi azalaren birrindura (erdiarekin nahikoa)
125gr. gari hirin
80 gr. azukre txuri
2 arrautza
2 goilarakada txiki legami hauts
gatz pittin bat
goilarakada bat ur epel


PROZEDURA

Azukrea eta arrautzak ongi ongi nahastu krema bat lortu arte, ondoren goilarakada ura segidan eztia ondoren beste ontzi batean hirina eta legamia nahastu eta masari erantsi eta ondo nahastu.
Bukatzeko gatza, birrindura eta gurin bigundua nahastuko dizkiogu..
Sagarrei azala kendu eta eta mehe mehe moztu sagar guztiak eta oreari lotuko diogu.
Labera 180 gradutara 40 bat minutu eta kitto!!!