19 noviembre, 2011

SAGAR PASTELA

Gaur sagar pastela egingo dut, nire erara, modu asko daude egiteko eta hemen normalean krema pastelerarekin egiten da, baina niri modu honetara gustatzen zait,, animatu eta probatu ezazue... ez zarete damutuko eta.

OSAGAIAK
kilo bat errege sagar
2 limoien zukua
125gr. gurina
100gr. azukre txuri
100 gr.hirina txuria
legami zorro bat
goilarakada bainila (likidoa)
5 arrautza
albarikoke edo melokotoizko mermelada

PROZEDURA
Bi sagar moztu gabe utzi eta beste guztiei azala kendu ondoren lauki txikiak egin eta zukuaz estali.
Beste aldetik, arraultzak , azukrea, eta bainila nahastu eta ondoren gurina bota eta nahastu ondo geratu arte.
Hirina eta legamia elkartu ondoren gure masari erantsiko diogu ondo nahastuaz, eta azkenik gure sagartxoak botako dizkiegu . Moldea gurinez igurtzi dugunean bertara masa bota eta beste bi sagarrei azala kendu ondoren mehe mehe moztu eta apaindu.Labera sartu 200 gradutara 25 -30 minututara.
Hozten denean mermeladaz estali.



 



No hay comentarios:

Publicar un comentario