04 diciembre, 2011

Gaur goizean antojoarekin jeki naiz eta kookiak egitea pentsatu dut, egia esan erosiak ematen dute... animatu eta egin ezazue... oso goxuak ateratzen dira.

KOOKIAK

OSAGAIAK
230 gr. gurina
200 gr. azukre txuria
220 gr. azukre beltza
3 arraultza
215 gr. olo hirina
200 gr. hirina
goilara txiki erdi gatza
goilara txiki bete legami
goilara txiki bete bikarbonato
goilara txiki bete bainila extraktoa
340 gr. txokolatezko pipitak
100 gr. txokolate birrindua 

PROZEDURA

Gurin bigunduari azukrea bota eta pasta lodikote bat lortu arte nahastu, ondoren arraultzak erantsi baita bainaila ere.
Beste ontzi batean bikarbonatoa legamia eta bi hirinak nahastuko ditugu eta poliki poliki tamizatuko dugu beste pastaren gainean ondoren nahastuaz.
Azkenik pipitak eta txokolate birrindua eratsiko diogu eta berriro nahastuz. Labea 175 gradutan jarriko dugu 10 bat minutu lehenago.
Labeko bandejari begetal papera ipiniko diogu eta ondoren eskuak pittin bat busti eta pelotak egingo ditugu,
 itxaur baten modukoak.Labean 10 bat minutu eta listo.











2 comentarios:

  1. ummmm haber noiz egiten ditudan..

    ResponderEliminar
  2. Nik etxean egiten ditut noizean behin eta oso oso onak daude. Nik labean minutu pare bat gehiago edukitzen ditut tostatuago egoteko. Haurrentzako egiten ditut baino denok jaten ditugu!

    ResponderEliminar