06 diciembre, 2011

ONTTO RISOTOA



OSAGAIAK

30gr. ontto desidratatuak (saltoki guneetan)
litro bat ur
oliba olioa
30 gr. gurina
gatza eta piper beltza, perrexila
7 baratxuri ale
200 gr. shitake
125 gr. txanpiñoi
esnegain potetxo erdia
(100 ml)
100 gr. parmesano gazta birrindua
300 gr. arroza berezia risottorako

PROZEDURA

Onttoak 250 ml ur epelera botako ditugu, bertan 15 minutu edukiko ditugu hidratatzen.
Txanpiñoiak , shitakeak, eta baratxuriak txikitzen ditugunean, lapiko haundi batean oliba olioa berotzen jarriko dugu, onttoak atera (ura ez bota) eta perretxiko guztiak bertara botako ditugu pare bat minutu utziaz, ondoren baratxuria eta gurina botako dugu baita gatza eta piper beltza ere ,ondo nahastuaz.
Segidan arroza, ura eta onttoen ura erantsi eta 17 minututara eginda egongo da, hori bai,  noiz behinka buelta batzuk emanez.
Risottoa egin denean, nata eta gazta erantsi eta bueltak eman eta sutatik atera, lapikoa itxi eta 5 minutu jalkitzen utzi ,azkenik perrexil ukituarekin bukatuko dugu.... ON EGIN!!!









3 comentarios:

  1. gabonetan egingo dezu beste bat ezta?

    ResponderEliminar
  2. GEZURTERA!!!
    Dena gezurra, errezeta Diario Vasco-tik hartzen baitdituzu eta...

    ResponderEliminar
  3. bai bai, egunero begiratzen ditut bertako errezetak, ummm !!arrapatu nauzu!! jaja!!

    ResponderEliminar