27 diciembre, 2011

PORRU KREMA JENJIBRE IKUTUAREKIN

OSAGAIAK

4 porru
6 patata haundi
hazi olioa edo ekilorezkoa
2 azenario
2 zm jenjibre.

PROZEDURA

Lapiko haundi batean ura berotzen jarri gatza pittin batekin, ondoren barazkiak garbitu eta txikitu, lehenengo azenarioa botako dugu, ondoren porrua eta azkenik patata, nik  olioa purea egindakoan botatzen diot.
Patatak biguntzen hasten direnean, jenjibreari azala kendu puska txikiak egin eta lapikora botako dugu, bost minutu utzi eta sutatik atera.
Ur gehiegi badugu ura kenduko diogu (gorde)  ondoren pure bihurtuko dugu, oso lodia geratzen baldin bada, gordetako ura botako diogu eta azkenik 2 goilarakada olioa erantsi ondo nahastu eta probatu ea gatz gehiago behar duen. Nahi izanez gero, atzoko ogia xigortu zartagian olio pittin batekin eta kremarekin batera atera. ON EGIN!!




No hay comentarios:

Publicar un comentario