04 septiembre, 2012

TOMATEA NOLA EGIN

OSAGAIAK:

2kg. tomate gorri (nik nere baserrikoak erabili ditut)
2 tipula gorri haundi
5 baratxuri ale
gatza
2 goilarakada haundi azukre
4 goilarakada oliba olio

PROZEDURA

Lehenengo tomateak ondo garbitu, eta lapiko haundi batean moztutako tomate guztiak jarri ondoren sutan jarriko dugu bertan tomateak egosi egingo ditugu 40/45 minutu , tomatea deseginda ikusten dugunean batikorarekin txiki txiki egingo dugu eta gero txinotik pasako dugu, tomate trituratu eginda daukagu. 
 Hurrengo pausua gozatzea da.. lapiko batean oliba olioa berotzen jarri bitartean tipulak eta baratxuriak zuritu eta txikituko ditugu, olioa berotzen denan bertara bota eta gatza botako diogu eta 5 minutu eduki pittin bat biguntzen, ondoren tomatea botako dugu eta sua jetxiko dugu noizbeinka bueltak ematen, azukrea bota eta bueltak eman 15 bat minutu igaro ondoren sutatik kendu eta batidorarekin dena ondo ondo txikitu eta listo!!!! hau bai tomate goxoa!!!






Baserriko tomate ezberdinak
tomatea tipula eta baratxuriarekin egiten



gure tomate goxoa eginik!!!
NATILLA ABAINILATUAK


OSAGAIAK

10 gorringo
1 1/2 litro esnea
150 gr. azukre abainilatua
50 gr. azukre txuria
bainila leka bat
goilarakada txiki bainila esentzia
agar agar goilarakada txiki bat
10 gaileta

PROZEDURA

Agar -agar ur pittin batean biguntzen jarriko dugu, ondoren esnea lapiko batean lekarekin batera berotzen jarriko dugu, beste aldetik azukrea, gorringoa, eta esentzia ondo ondo nahastuko ditugu,
esnea irekitzen hasten denean sutatik kendu, leka kendu eta masa gehituko diogu ondo ondo nahastuaz, berriro sutan jarriko dugu sua pittin bat jetxita eta bueltak emango dizkiogu 10 bat minutuz ondoren agar agar erantsiko diogu eta beste 5 bat minututan bueltak emanez .
Sutatik atera eta 10 minutu hoztutzen utzi eta ondoren moldeetara botako dugu eta epeltzen hasten denean gaileta bana jarriko dizkiegu.Hotz gailuan sartu eta 8 ordutara eginik edukiko dituzue.

ON EGIN!!!!



 


03 agosto, 2012

ARRAUTZ GABEKO BUDINA TXOKOLATE
BEROAREKIN


OSAGAIAK

Litro bat esne (nik olozkoa erabili dut)
Bainila leka bat
5 gr. agar agar
70 gr. azukrea
karameloa

Txokolatezko saltsarako:

200 gr. Txokolate beltza (nik valor erabili dut)
goilarakada txiki gurina
Naranja baten birrindura
Ron goilarakada bat

PROZEDURA

Lehenengo karameloa egingo dugu eta moldeetara botako dugu.Bestaldetik ur pittin batean agar agar jarriko dugu biguntzen.
Lapiko batean esnea, leka eta azukrea jarriko ditugu berotzen irakiten hasten denean 3 minutu eduki bueltak emanez eta jarrain (ura kendu ondoren) agar agar botako diogu eta beste 4 minutu eduki buletak emanez.
Gero moldeetara botako dugu eta hozten direnenan hotz gailura sartuko ditugu, 5 bat ordu,ondo geratzeko.
Flanak atera baino 10 minutu lehenago baño marian txokolatea desengingo dugu gurinarekin, ondoren birrindura eta rona botako dizkiogu ondo ondo nahastuaz masa berdin bat lortu arte.
Segidan flana plater batean jarri eta txokolate beroa botako diogu... ummmm





oso garrantzitsua da txokolatea beroa ateratzea segitua hozten delako.
MIJO ETA FRUITU LEHORREN KROKETAK


OSAGAIAK

Taza erdi mijo
3 goilarakada sesamo hazi
3 zm jenjibre fresko birrindua
Urrak eskukada bat
Piñoiak eskukada erdi
Datilak 3
Azenario erdi birrindua
2 goilarakada ilar kongelatu
arrauztatzeko artozko birrindura

PROZEDURA

Ura berotzen jarri jenjibrearekin batera , bitartean sesamoa eta mijoa belztuko ditugu zartagi batean eta seguidan ur berotara botako dugu.
Bestaldetik urrak piñoiak eta datilak errotobatekin txikituko ditugu. Mijoa egiten denean (20/25 minutu) ur guztia kendu eta fruitu lehorrak erantsiko dizkiogu ondo nahastuaz eta azkenik
azenarioa eta ilarrak, ondo nahastu eta ordu erdi utzi hoztutzen utzi eta jarraian bolatxoak egingo ditugu artozko birrinduratik jarrain pasatuaz segidan frijitu..... benetan goxoak geratzen dira.


 


 




07 julio, 2012

ZAINZURI FRIJITUZKO TOSTA

OSAGAIAK

6 zainzuri txuri gordin
6 ogi xigortu
gatza
8 oliba olioa

PROZEDURA

Zainzuriak garbitu eta azala kentzeko tresnarekin zainzuriei kapa batzuk kenduko dizkiegu (gogorrena) hauek kendu ondoren azala kentzen jarraituko dugu (zainzurien ile txuria lortuz)
prozesu hau denekin egingo dugu. 
Ondoren zatagian oliba olioa bota eta bertan egingo ditugu poliki poliki, eginda ikusten ditugunean sua igo eta pittin bat beltztu eta paper xurgatzailean jarri eta azkenik gatza botako diegu.
Ogi xigortu berrian zainzuri frijituaz estali.....eta kitto!! oso goxoa dago... benetan!!!
Eskerrik beroenak Maite Ruiz-i berak emandako errezeta bait da.




 



KARDO PERRETXIKUAK PLANTXAN BARATXURIAREKIN

OSAGAIAK:

250 gr. kardo perretxiko
2 goilarakada ogi birrindu
3 baratxuri ale
perrexila
gatza
 goilarakada oliba olio

PROZEDURA

Kardo perretxikoak plantxan egin gatz pittin batekin, ( alde batera utziz) ondoren baratxuriak txikitu eta frijitu, baratxuriak eginda daudenean ogi birrindua bota eta ondo nahastu eta ondoren gure perretxikuei botako diegu gainera, azkenik perrexilez apaindu... on egin!! plater hau momentua egin eta jatekoa da.




PENKA ARRAUZTATUAK GAZTA SALTSAREKIN

OSAGAIAK

5 Penka txuri egosita eta moztuta
2 arrautza
katilukada erdi irina
gatza eta piper beltza
125 gr. fhiladelphia light
3 goilarakada esne 
eki lorea
sesamo haziak


PROZEDURA

Penkak 2 naka jarri eta arrautz eta hirinetan pasa eta frijitu, ondoren kazo batean gazta eta esnea jarriko ditugu, berotzen hasten denean ,bueltak emango dizkiogu gatz eta piper beltzez onduz (saltsa meheago nahi badugu esne gehiago bota) ondoren aurkeztu egingo dugu. Ez ahaztu sesamo haziez!!