2014
29 diciembre, 2013
24 noviembre, 2013
AZENARIO ETA ALMENDRAZKO PATEA
Poliki poliki pate begetalak jartzen hasiko naiz... pateko "mono" hori kentzeko... oso errez egingo duzute eta goxo goxoa geratzen da!!!
OSAGAIAK
3 azenario
baratxuri ale bat
3 goilarakada oliba olio
gatza
3 goilarakada almendra hauts
piper beltza
PROZEDURA
Azenarioak egosiko ditugu ondoren batidorarekin pure bat egin eta ondoren beste osagai guztiak bota eta berriro batidora pasa... eta kitto!!!
Bero edo hotz atera dezakezute .. baina niretzat hotza goxoagoa geratzen da!!!
BERENJENAZKO TORTILA
Gaur berenjenari tokatzen zaio... aspaldian ez dut berenjenazko errezetarik jarri... eta bada garaia.. tortila hau oso erraz egiten da eta benetan oso goxoa geratzen da... animatu eta proba ezazue!!!
OSAGAIAK
Berenjena haundi bat
4 baratxuri ale
tipula haundi bat
gatza, piper beltza
5 goilarakada oliba olio
4 arrautza
PROZEDURA
Berenjena ondo garbitu eta txikitu (azal eta guzti) baita tipula eta baratxuriak ere.
Ondoren zartagian olioa berotzen denenan tipula eta baratxuriak bota eta segidan berenjena eta gatz eta piper beltz hautsez estali eta bigundu arte egin.
Ontzi haundi batean arrautzak irabiatu eta egindako berejenak erantsi, nahastu eta zartagian patata tortila bat bezela egin.
nahi izanez gero tortila pusketetan jarri ogi xigortutan eta zizka mizka moduan jarri dezakezute!!!
ON EGIN!!!!
01 septiembre, 2013
HUMUS (ETXEKOA)
OSAGAIAK
2 KATILUKADA GARBANTZU (EGOSIAK EDO POTOKOAK)
2 GOILARAKADA LIMOI ZUKU
GOILARAKADA BAT TAHIN (SESAMO HAZI KREMA)
3 GOILARAKADA OLIBA OLIO
GATZA
PIPER BELTZA
OGI XIGORTU XERRA BATZUK
PROZEDURA
Denak ontzi haundi batean jarri eta batidorarekin pure egin. Ondoren gainetik olio etpittin bat bota eta listo!!!
Ogi xigortuarekin batera atera pate moduan jateko..... oso goxoa geratzen da!!!
OHARRA
Tahina oso erraz egiten da... 2 goilarakada sesamo hazi hartu eta zartagian xigortu ondoren batidorearekin pure egin eta oliba olio pittin bat erantsi eta kitto!!
28 agosto, 2013
PITAZKO OGIA BARAZKIZ ETA SEITANEZ BETEA
OSAGAIAK
2 LETXUGA HOSTO HAUNDI
TOMATE GORRI BAT
TIPULINA BAT
4 SEITAN XERRA
GATZA
OLIOA
2 PITA OGI XERRA
PROZEDURA
Tipulina eta tomatea 4 xerretan ebaki eta plantxa olio pittin batekin berotzen jarriko dugu, lehenengo seitana jarriko dugu (denbora gehiago behar duelako)ondoren tipulina eta azkenik tomatea eta gatza bota.
Barazkiak bigundu direla ikustean atera eta ogia betetzen hasiko gara
Lehenengo letxuga ondoren tomate eta tipula eta gainetik seitana olio eta gatz pittin bat bota eta KITTO!!!
BERENJENA PATEA PIPER GORRIEKIN
OSAGAIAK
2 BERENJENA
2 PIPER GORRI (POTOKOAK)+2 APAINTZEKO
4 GOILARAKADA OLIBA OLIO
GATZA
PIPER BELTZ HAUNTS PITTIN BAT
6 OGI XERRA XIGORTUTA (TOSTATUTA)
PROZEDURA
Lehenengo labea piztu 180 gradutara ondoren berenjenak zurituko ditugu eta labanarekin marra batzuk egingo dizkiogu laukitxo egingo bagenitu bezela (lehenengo gotik behera eta ondoren ezkerretik eskubira),olio ttanta bat bota eta labeko bandejan jarri
eta labera sartuko dugu 35 minutu.
Ondoren berrenjenak bol batera bota 2 piperrak, olioa ,gatza eta piper beltza ondoren batidorarekin ondo ondo txikitu. Bukatzeko patea ogi xerretan jarri eta ondoren gordetako piperrak txiki txiki egin eta gainean jarri apaingarri moduan.
OHARRA
Pate hau bero edo hotz jan daiteke.
KALABAZIN ETA GAZTEZ BETERIKO BUÑUELOAK
OSAGAIAK
KATILU ETA ERDI HIRINA
GOILARAKADA TXIKI LEGAMIA
3 ARRAUTZA
KATILUKADA URA GASAREKIN
GATZA GOILARAKADA TXIKI BAT
2 KALABAZIN
150 GR. FETA GAZTA
LIMOI BATEN AZALA BIRRINDUA ETA BERE ZUKUA
TIPULINA BAT
GATZA
PROZEDURA
Bol haundi batean arrautzak nahastu gatzarekin ondoren hirina eta legamia erantsi poliki poliki ondo nahastuz eta azkenik ura gasarekin, bazter batean utzi geldirik.
Platera haundi batean kalabazinak birrinduko ditugu eta ondoren zapi lehor batean ipini eta ur guztia kentzen saiatuko gara, ondoren bol batean jarri eta limoiaren birrindura eta zukua erantsi eta nahastuko ditugu.
Tipulina ondo ondo txikitu (txiki txiki eginda) eta kalabazinari bota eta azkenik gazta feta (hau ere ondo ondo birrindu eskuekin). Bukatzeko kalabazina lehenengo bolari erantsiko diogu eta ondo nahastu.
Zartagi haundi batean olio asko ipini berotzen eta bertara goilarakadak bota( 5 gehienez) eta frijitzen joan.
Entsalada batekin atera.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


