28 agosto, 2013

KALABAZIN ETA GAZTEZ BETERIKO BUÑUELOAK




OSAGAIAK

KATILU ETA ERDI HIRINA
GOILARAKADA TXIKI  LEGAMIA
3 ARRAUTZA
KATILUKADA URA GASAREKIN
GATZA GOILARAKADA TXIKI BAT
2 KALABAZIN
150 GR. FETA GAZTA
LIMOI BATEN AZALA BIRRINDUA ETA BERE ZUKUA
TIPULINA BAT 
GATZA



PROZEDURA


Bol haundi batean arrautzak nahastu gatzarekin ondoren hirina eta legamia erantsi poliki poliki ondo nahastuz eta azkenik ura gasarekin, bazter batean utzi geldirik.
Platera haundi batean kalabazinak birrinduko ditugu eta ondoren zapi lehor batean ipini eta ur guztia kentzen saiatuko gara, ondoren bol batean jarri eta limoiaren birrindura eta zukua erantsi eta nahastuko ditugu.
Tipulina ondo ondo txikitu (txiki txiki eginda) eta kalabazinari bota eta azkenik gazta feta (hau ere ondo ondo birrindu eskuekin). Bukatzeko kalabazina lehenengo bolari erantsiko diogu eta ondo nahastu.
Zartagi haundi batean olio asko ipini berotzen eta bertara goilarakadak bota( 5 gehienez) eta frijitzen joan.
Entsalada batekin atera.




No hay comentarios:

Publicar un comentario