24 noviembre, 2013

AZENARIO ETA ALMENDRAZKO PATEA

Poliki poliki pate begetalak jartzen hasiko naiz... pateko "mono" hori kentzeko... oso errez egingo duzute eta goxo goxoa geratzen da!!!

OSAGAIAK

3 azenario 
baratxuri ale bat
3 goilarakada oliba olio
gatza
3 goilarakada almendra hauts
piper beltza

PROZEDURA

Azenarioak egosiko ditugu ondoren batidorarekin pure bat egin eta ondoren beste osagai guztiak bota eta berriro batidora pasa... eta kitto!!!
Bero edo hotz atera dezakezute .. baina niretzat hotza goxoagoa geratzen da!!!




2 comentarios:

  1. Plater begetariano ona (beno ona ez, onena uzte dut) beste plater batzuei laguntzea

    Larrialdietarako Sukaldaritza
    http://larrialdietarakosukaldaritza.blogspot.com

    ResponderEliminar
  2. OSO ERREZ EGITEN DA GAINERA!!!

    ResponderEliminar