05 febrero, 2012

BARATXURI ETA BELAR PROBENZALEZKO OPILTXO GOXOAK


Gaur goizean esperimentatzeko gogoa nuen (katarroarekin nago) eta opilak egitea pentsatu dut, eta oso goxoak ateratzen dira, animatu eta egin zazue asko gustatuko zaizue eta.

OSAGAIAK

300 gr. gari hirin
legami zorro erdia (royal)
75 ml ekilore olioa
180 ml esnea 
gatza 
goilarakada txiki baratxuri hautsa
goilarakada txiki probenzaleko belar lehorrak(espezietan)
esnegain pittin bat (gainetik bustitzeko)



PROZEDURA

Bol haundi batean hirina legamia eta gatza nahastuko ditugu ondoren olioa eta esnea bota eta errobotarekin ondo ondo nahastu, 
seguidan belarrak eta baratxuria botako diogu eta berriro nahastuko dugu bola lodi bat lortu arte, eskuekin hartu eta 25 bat aldiz mugitu 
ondoren bola bihurtu eta labanarekin 8 puska egingo ditugu ahalik eta berdinen ondoren labeko bandejan labeko papera ezarri eta bertan gure opiltxoak ondoren esnegainez bustiko ditugu brotxa batekin, labea 240 gradutara eta 18/20 minututara eginda egongo dira.


 



No hay comentarios:

Publicar un comentario