19 febrero, 2012

GAZTA MARINATUA TOMATE SALTSAREKIN

Gaur gazta marinatua dakarkizuet, edozein gaztekin egin dezakezute baina behi gazta edo bien arteko gazta (ahuntz gazta) erabiltzea gomendatzen dizuet.
Nik bien artean egindako gazta erabili dut, zizka mizka moduan atera dezakezute norbait etxera bazkaltzera edo afaltzera datorrenean, asko gustatuko zaie.

OSAGAIAK

340 gr. gazta 
2 arraultza irabiatuta
120gr. ogi birrindua
45 gr. parmesano birrindua
10 gr. perrexila
goilaraka txiki 1/2 gatza
piper beltz pittin bat
100 gr. gari hirin
250 ml esnea

Saltsarako

60 ml oliba olio
2 baratxuri ale
goilarakada txiki oregano
goilarakada txiki belar probentzalak
500 gr. tomate saltsa (guk egina bada askoz hobeto)
piper beltz pittin bat
gatz pittin bat

PROZEDURA

Gazta lauki lodi luzeetan moztu, ondoren platera batean, esnea eta arraultzak nahastuta jarriko ditugu, beste platera batean hirina, eta azkeneko platerean ogi birrindua, gazta, baratxuriak txikituta, perrexila, piper beltza eta gatza, ondo nahastuz. Ondoren rebozatzen hasiko gara, gazta lehenengo esne eta arraultzez bustiko dugu, ondoren hirineta, berriro arraultz esnez eta azkenik ogi birrindutik , denak egin ondoren hotzgailuan sartuko dugu ordu erdi.
Saltsarako, kazuela batean olioa berotzen jarriko dugu, ondoren baratxuria pittin bat frijituko dugu erre gabe, eta segidan tomatea botako dugu, baita belarrak , gatza eta piper beltza, sua jeitsi eta 35 minutu utzi egiten.
Gazta hotzagailutik ateratzean oliba oliotan frigitu (buelta eta buelta) eta paper absortzailetan jarri , denak egin ondoren argazkian bezela atera. ON EGIN!!








No hay comentarios:

Publicar un comentario