15 enero, 2012

TXOKOLATE MIKATZEZKO TARTA

OSAGAIAK

300 gr. txokolate beltza
50 gr. txokolatea esnezkoa
100 gr. gurin
azukre beltza edalontzi bat
5 arrautza
3/4 (edalontzia) gari hirina
1/2 (edalontzia) olo  hirin 
2 goilarakada esne
goilarakada 1/2 koñaka
3 goilarakada kakao

PROZEDURA

Lapiko batean ura berotzen jarri eta bertan beste ontzi bat barruan (baño maria) ontzi barruan 
txokolate eta gurina jarriko ditugu desegiten eta hauei azukrea erantsiko diogu, krema lodi bat 
lortzen duguenan, sutatik atera eta bertan hirinak botako dizkiogu tamizatzen eta ondoren esnea 
eta koñaka botako diogu azkenik irabiatutako arraultzak ondo nahastuaz.
Moldea gurinez igurtzi gure masa bertara bota eta labean sartuko dugu 170 gradutara 30 bat minutu.Labetik atera eta hozten
utziko dugu eta azkenik kakaoa botako diogu gainetik, apaintzeko.
Oharra:
Nik ondoan esnegain harrotua jartzen diot, eta beste batzutan txokolateari naranja azal birrindua botatzen diot,
bere ikutua emanez.






No hay comentarios:

Publicar un comentario