15 enero, 2012


ARROZEZKO FIDEOAK BARAZKIEKIN

OSAGAIAK

100 gr. arrozezko fideoak
ura
gatza eta piper beltza
3 goilarakada oliba olio
piper gorri erdi bat
2 piper berde
tipula
2 baratxuri ale
3 goilarakada arto
porru erdi bat
azenario txiki bat


PROZEDURA

Barazki guztiak txikitu eta olioa zartagian berotzen jarri, lehenengo tipula eta baratxuriak botako dugu
gatz eta piper beltzez onduz ondoren beste barazki guztiak botako ditugu artoa izan ezik.
Barazki guztiak bigundu direnean, artoa botako dugu azkenik, pittin bat utzi eta itzali.
Lapiko batean ura berotzen jarri gatzarekin, irakiten hasten denean fideoak bota eta sua moteldu, fideoak egiten direnan ur guztia kendu eta zartagira botako ditugu, (sua berriz jarri) bertan pare bat minutu utzi eta kitto!!









No hay comentarios:

Publicar un comentario