13 julio, 2014

IZPILIKUZKO (LAVANDA) PASTAK

OSAGAIAK

240 gr. gurin
katilu erdi azukre txuri
300 gr. gari hirin
5 izpilikuzko adartxo


PROZEDURA

Ontzi batean gurina eta azukrea birrintzailearekin ondo ondo nahastu ondoren pixkanaka pixkanaka hirina botako diogu eta eskuz nahastuko dugu poliki poliki pazientziarekin, masa lodikote bat lortzen dugunean, izpilikuazkoei loretxoak kendu eta txiki txiki egin eta masa gehituko diogu.
Mahai gainean film pittin bat jarri eta bertara bota masa eta ahal dugun moduan bloke bat egingo dugu eta hotzgailuan sartu 45 minutu.
Ondoren laban zorrotz batekin zentimetro erdizko pastak egingo ditugu , labeko bandejan jarri eta labera
180 gradutara 10/12 minutu.

OHARRA

Errezeta berdina erabiliz izpilikuzkoak beharrean erromeroa edo limoi azala jarri daiteke baita laranjaren birrindura.







No hay comentarios:

Publicar un comentario