13 julio, 2014

GAZTA TARTA MARRUBI ETA GEREZI MARMELADAZ ESTALIA

OSAGAIAK

200 ml esnegain
300 gr. gazta igurtzezkoa (san millan. philadelphia...)
gaileta pakete bat
4 goilarakada azukre txuri
125 gr. gurina
gerezi marmelada pote erdia
marrubi marmelada pote erdia
goilara txiki ur

PROZEDURA

Lehengo gailetak ondo ondo txikitu.. nik birrintzailea erabili dut (gailetak hauts bihurtu arte) ondoren gurina pittin bat berotu ...20 bat segundu eta gailetek moldean daudela gurinaz estali eta eskuekin ondo zapaldu base modukoa bat lortu arte, ondoren hoztagilura sartu.
Gazta eta azukrea  irabiagailuaren laguntzar pittn bat bigundu, segidan esnegaina ondo harrotu eta gazta erantsiko diogu eta berriro harrotzeko tresnarekin ondo nahastu. .
Hotzgailutik moldea atera eta bertara masa irauli eta hotzgailuan sartuko dugu, 5 bat ordu igaro ondoren 2 marmeladak nahastu urarekin eta iragazgailu batetik pasa (haziak kentzeko) ondoren gure tarta estali.

ON EGIN!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario