10 marzo, 2013

BIZKOTXO BETEA ESNEGAI ETA PIÑAREKIN



BIZKOTXORAKO OSAGAIAK (neurriak yoguth potoakoak)

4 arrautza
yogurth natural bat
3 gari irin
2 azukre txuri
250 gr. gurina (bigunduta)
legami zorro bat
2 goilarakada txiki bikarbonato
gatz pittin bat
goilarakada txiki bainila esentzia

PROZEDURA

Arrautzak banatu gorringo eta zuringoa, zuringoak erreserbatu.Ontzi haundi batean gurina eta azukrea ondo nahastu krema zuri bat lortu arte ondoren banan banan gorringoak erantsi segidan esentzia eta azkenik irina , legamia eta bikarbonatoa. Zuringoak arrotu gatz pittin batekin eta masari gehitu poliki poliki eta labera 180 graduta 45 bat minutu.

BARRUKO KREMA

OSAGAIAK

Piña potoko 3 piña zati
bertako baso erdi zukua (piñarena)
esnegain pote bat
2 goilarakada zukre glass

PROZEDURA

Piña zati txikitan moztu eta esnegaina azukrearekin harrotu eta ontzgailuan sartu.

Bizkotxoa hozten denean erditik zatitu eta lehenengo zukuaz bustiko dugu segidan piña zatiak jarri eta azkenik esnegaina ON EGIN!!

Bizkotxoa hozgailuan eduki





No hay comentarios:

Publicar un comentario