10 marzo, 2013

PASTA FRESKOA OLOZKO ESNEGAIN ETA PERRETXIKOEKIN



OSAGAIAK

250 gr. pasta freskoa
Olozko potetxo bat (200ml)
130 gr. txapiñoi
130 gr. shi -take
Tipulina erdi bat
3 baratxuri ale
25 gr. gazta parmesano birrindu berria
goilarakada gurina
goilarakada eki lore
gatza eta piper beltza

PROZEDURA

Barazki guztiak moztu ondoren zartagian gurina eta olioa berotzen jarri, jarraian tipula eta baratxuriak botako ditugu eta segidan perritxikoak gatza eta piper beltzarekin, bigutzen hasten denean esnegaina botako dugu eta sua jetxi eta goxo goxo egiten utzi, bitartean lapiko haundi batean ura irakiten jarri gatzarekin irakitean pasta botako dugu eta 2/3 minututara atera (nik pasta argalena erabiltzen dut). Esnegaina loditzen hasten denean gazta erdia botako dugu eta ondo nahastu eta jarraian pasta erantsi, pittin bat eduki eta zerbitzatu gazta gainetik botata.


ñam ñam!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario