31 agosto, 2014

SAGARREZKO TATIN TARTA

OSAGAIAK

8 Sagar haundi reineta
Hotzgailuetan egoten den hojaldre bat
100 gr. gurina
Katiluka eta erdi azukre beltza
Laranja baten azal birrindua
Goilarakada arzezko siropea (belardendetan)


PROZEDURA

Sagarrei azala eta haziak kendu, ondoren zartagiaren neurri hartuta hojaldrea moztu , berriro bildu eta hotzgailura sartu.Labea berotzen jarri 220 gradutara, segidan zartagian gurina, azukrea, birrindura eta siropea jarri berotzen eta karameloa egingo dugu 7/9 minutu behar ditu, marroi kolorea hartu arte, ondoren sagarrak tamaina antzeko batean moztu eta zartagi barruan jarriko ditugu, zirrikiturik utzi gabe, eta labean 15 minutu (zartagiak laberako balio behar du) edukiko dugu. Ateratzean hojaldrea jarriko dugu eta berriz ere labera beste 15 minutu, atera hotzen utzi 20 bat minutu eta plater baten laguntzaz buelta eman.ON EGIN!!!




Benetan goxoa geratzen da !!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario