31 agosto, 2014

BROKOLI ESPINAKA ETA TAHINEZKO KROKETA GOXOAK

OSAGAIAK

300gr. brokoli egosi (lurrunean)
150gr. espinaka fresko
4goilarakada hirin txuria
750 ml esne soja (promavel)
2 goilarakada sojazko margarina(promavel)
2 goilarakada eki olio
Gatza, piper beltza,
Tahin goilarakada bat
Baratxuri hauts pittin bat


PROZEDURA

Zartagi batean espinakak jarri olio pittin batekin eta pare bat minutuan bigunduko dira ondoren brokoli egosiarekin nahastu eta batidorarekin pure egin gatzez eta piperbeltzez onduz.
Beste zartagi batean olioa eta margarina desegin eta hirina bota olio guztia xurgatu arte eta segidan esnea botatzen joan poliki poliki bexamela lortu arte, segidan purea erantsi ondo ondo nahastu eta tahinez eta baratxuri hautses ondu  eta hozten utzi.Pare bat orduz hotzgailuan eduki, bildu eta frijitu.




No hay comentarios:

Publicar un comentario