01 febrero, 2015

Aspaldian ez dut errezetarik jarri.. alper xamar ibili baitnaiz ez dut eskusarik... baina.. hemen naiz berriro errezeta berriekin.
Azoka ezberdinetan ibili ondoren produktu desberdinak erosi eta haiekin esperimentoak egiten haritu naiz.. batzuk ondo besteak desastre.. baina hori da sukaldea . Nik bezain beste disfrutatzea espero dut... hor dituzue nere azken errezetak!!!


SAGARREZKO BIZKOTXO GOXOA

OSAGAIAK

5 Sagar errege sagar
goilarakada bat ezti
limoi azalaren birrindura (erdiarekin nahikoa)
125gr. gari hirin
80 gr. azukre txuri
2 arrautza
2 goilarakada txiki legami hauts
gatz pittin bat
goilarakada bat ur epel


PROZEDURA

Azukrea eta arrautzak ongi ongi nahastu krema bat lortu arte, ondoren goilarakada ura segidan eztia ondoren beste ontzi batean hirina eta legamia nahastu eta masari erantsi eta ondo nahastu.
Bukatzeko gatza, birrindura eta gurin bigundua nahastuko dizkiogu..
Sagarrei azala kendu eta eta mehe mehe moztu sagar guztiak eta oreari lotuko diogu.
Labera 180 gradutara 40 bat minutu eta kitto!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario