09 febrero, 2014

FALAFELAK (GARBANTZU KROKETAK)


OSAGAIAK


500gr. garbatzu egosi edo potokoak
Baratxuri ale haundi bat
Zilantro goilarakada bat txiki txiki eginda
3 goilarakada espelta hirin
2 goilarakada oliba olio
goilarakada gomasio (sesamo hazien hautsa)
gatza


PROZEDURA


Ontzi batean garbatzuak, baratxuria, zilantroa, olioa , gomasioa eta gatza ipiniko ditugu ondoren batidorarekin txiki txiki egin segidan hirina erantsiko diogu masa lodi bat lortu harte. Oso lehorra geratzen bada goilarakada ur erantsi eta kitto.
Kazo batera ekilorezko olioa bota (asko) berotzen den bitartean 2 goilara txikien laguntzaz bolatxoak egingo ditugu eta ondoren kazora bota., hasieran behera eroriko dira baina egiten diren einean goruntz joango dira.
Ondoren papel xurgagailu batean jarri eta entsalada edo tomate entsaladarekin atera







1 comentario: