27 enero, 2014

GARBATZUAK (TXITXIROAK) BARAZKIEKIN

Gaur garbatzuak jateko gogoa neukan badakit askok txorixoarekin egiten dituzuela.. baina noizean behin aldatzeko hemen duzue beste modu bat... gustokoa izatea espero dut.

OSAGAIAK

Katilukada garbatzu (nik gauean uzten ditut urez estalita eta goilarakada txiki bikarbonatoarekin)
Gatza
Tipula bat
Porru bat
Azenario haundi bat
2 baratxuri ale
olioa 
ura

PROZEDURA

Lehenengo barazkiak garbitu eta erditik moztu , ondoren lapiko azkarrera (olla espres) olioa bota eta berotzen jarri ondoren barazki guztiak pittin bat gorritu , ondoren garbatzuak bota eta beraiekin pittin bat eduki ondoren 3 katilukada ur bota gatza eta lapikoa itxi. Nire lapikoan pitorroa ateratzen zaionean 18 minutu uzten ditut ondoren itzali eta pitorroa barrura sartzen denean lapikoa ireki, barazki guztiak atera eta goilarakada haundi garbantzu, batidorarekin txikitu eta garbantzuei bota eta kitto!!!





No hay comentarios:

Publicar un comentario