27 enero, 2014

ESNE PROTEINIK ETA ARRAUTZ GABEKO KAKAOZKO BIZKOTXO ESPEZIADUNA

Gaurko errezeta esneari intolerantzia edo arrautzik jan ez dutenentzat da. Zuen gustokoa izatea espero dut, etxean oso gustura jaten dugu.

OSAGAIAK

3 Katilukada hirin espelta edo gari hirina
Katilukada erdi kakao hautsa
legami zorro bat
goilarakada txiki erdi gatza
2 gr. kardamomo hauts (eta goilarakada txiki hinojo hauts ere nahi izanez gero)
2 Katilukada azukre ,1 beltza eta bestea txuria
katilukada erdi eki lore
500 ml ur beroa (hirekiten ez)
2 goilarakada txiki ozpina (legamia martxan jartzen du)

PROZEDURA

Ontzi haundi batean hirina, kakaoa, kardamomoa, azukrea, gatza eta legamia jarriko ditugu (denak tamizatuta),ondoren ur berora ozpina, eta olioa erantsiko ditugu eta ontzi haundira bota, ondoren dena ondo ondo nahastu.
Moldea sojadun margarinarekin igurtzi edo olioz eta masa moldera bota eta labera 175 gradutara
ordu bete. ( labea 15 minutu lehenago berotzen jarri beti).




No hay comentarios:

Publicar un comentario