03 febrero, 2013

BARAZKIZKO BIRIBILKIAK



OSAGAIAK

Izeberg erdi bat
100gr. arrozesko espagetiak
goilarakada erdi azukre
azenario bat
aguakate erdi bat
goilarakada sesamo haziak
125 ml olozko nata
10 gaileta arrozeskoak
txalota bat
ur beroa

SALTSARAKO

125ml  olozko nata
10 potoko piper gorri
gatza
piper beltza
perrexil pittin bat
PROZEDURA

Bol haundi batean izeberra moztu eta azukrea bota ondoren azenarioa birrindua aguakatea,sesamoa eta txalota (dena txikituta) eta azkenik olozko nata. Dena ondo nahastu , eta arrozesko gailetak ur berotatik pasa 6 bat aldiz, zapi eze batean jarri eta erdian barazki pittin bat jarriko dugu eta biribilkiak egingo ditugu, denak osatu arte, bukatzean zapi eze batekin estali ez lehortzeko.
Saltsarako piperrak errobotarekin txikitu eta nata erantsiko diogu ondoren perrexila gatza eta piper beltza botako dizkiogu.
Biribilak frijituak edo frijitu gabe jan daitezke, saltsarekin berdin gertatzen da.




No hay comentarios:

Publicar un comentario