27 abril, 2014

ESNERIK GABEKO ESPINAKA ETA INTXAUR KROKETA EDERRAK


OSAGAIAK

2 Goilarakada margarina (promavel)
2 Goilarakada eki lore
4 Goilarakada hirina txuria
300 gr. espinaka fresko txikituak
600 ml sojazko esnea ( promavel)
Eskukada intxaurrak txikituta
gatza

ARRAUZTATZEKO

Arrautz bat
Ogi birrindua


PROZEDURA

Zartagi haundi batean, margarina eta olioa jarri berotzen urtzen denean hirina , gatza bota eta nahastu olioa ondo xurgatu arte, segidan esne epeldua botazen hasiko gara poliki poliki masa lodikote bat lortu arte. Lapiko batean ur berotara espinaka botako ditugu 2 minutu eduki , atera eta ura ondo kendu.
Segidan besamelari erantsi eta ondo nahastu eta azkenik intxaurrak. Hozten denean hotzgarilura sartu pare bat ordu ondoren arrauztatu eta frijitu.




OHARRA

Nahi izanez gero behi esnez eta gurinez egin daiteke neurri berdinak erabiliz!!!

PIPER GORRI ERRE, SESAMO HAZI, ETA TXAMPIÑOIEN ENTSALADA EDERRA



OSAGAIAK

Hosto desberdinen entsalda (rukula , letxuga, lolo,...)
Txampiñoi haundi bat
Goilarakada txiki sesamo hazi
Piper gorri erre bat
3 goilarakada oliba olio
gatza
goilarakada limoi zuku

PROZEDURA

Piperra garbitu  lehortu molde batean jarri eta olio eta gatz pittin bat bota eta labera 200 gradutara 15/20 minutu. Egiten denean azala kendu , txikitu eta gorde.
Plater haundi batean etsalada jarri txampiñoi txikitua piper gorria zatitua eta sesamo haziak, ondoren gatza olioa eta limoi zukua.



ESNERIK GABEKO MAGDALENA MUNDIALAK



OSAGAIAK:

6 arrautza (300 gr. pixatu behar dute)
300 gr. hirin txuria edo espeltazkoa
300 ml eki lorea
300 gr. azukrea
2 goilara txiki legamia
bikarbonato pittin bat
bainaila leka bat
azukre glass goilarakada bat

PROZEDURA

Zuringoak eta gorringoak banandu eta zuringoak  harrotu ondoren gorde. Bol haundi batean gorringoak eta azukrea ondo nahastu eta bainila leka erantsi azkenik olioa eta nahastu. Hirina + bikarbonatoa+legamia nahastu eta masari gehitu poliki poliki (dena batera ez) eta bukatzeko harrotutako zuringoa erantsiko dizkiogu.
Molde ezberdinetan jarri eta labera 180 gradutara 10/13 minutu.
Ateratzean glass pittin bat jarri.