BORRAJA OLIO ERREAREKIN
Osagaiak
400 gr. borraja
gatza
3 txalota
5 baratxuri ale
piper beltza
PROZEDURA
Borrajari ileak kendu (nik estropajoarekin kentzen dizkiot) ondoren lapiko batean ura berotzen jarri eskukada bat gatzarekin, berotzen hasten denean bertara borraja zatitua bota 15 bat minutu ondoren atera.
Txalotak moztu baita baratxuriak ere, ondoren txalota eta baratxuriak oliba oliotan pittin bat egingo ditugu eta bertara borraja botako dugu pare bat minutu eduki eta listo!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario