Gaileta hauek oso preziatuak dira nire etxean baita nere lagunen artean, anima zaitez etxean egitera oso erraza da egiten,ez zarete damutuko.
OSAGAIAK
250gr. gurina
220gr. gari hirin
3 arraultza
130 gr. azukre abainilatua
60 gr. azukre txuria
bainilazko esenzia goilara txiki bat
gatz pittin bat
3gr. legami hauts
PROZEDURA
Arraultzak , azukrea eta bainila errobot elektrikoarekin ondo ondo nahastu, masa bat egin arte, ondoren gatza eta gurina, ondo nahastuz, eta azkenik hirina + legamia (biak nahastuta) bota poliki poliki ondo nahastuz. Masa lodikote bat lortuko dugu, ondoren labeko bandeja batean, labeko papera ipini eta bertan 2 goilararen laguntzat bolatxo txikiak ipiniko ditugu (ez larritu ezberdinak badira, beraiek bakarrik hartzen baitute forma)bata bestearekiko tartea utziaz ,ondoren labera 180 C( 3 minututan eginda daude) adi ibili, bestela erre egiten baitira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario