Gaur nere lagun Modestok emandako errezeta daukat . Seitana egitea oso erreza da oso denbora gutxian egin daiteke anima zaitezte!!!
OSAGAIAK
50gr. gluten
baso erdi ur
3 goilaraka tamari
gatz pittin bat
ELABORAZIOA
Ura , tamari eta gatza bol batean ipini, ondoren glutena bota poliki poliki eta eskuekin
goxo goxo landu bolatxo bat lortu arte.
Lapiko espresa urez bete (erdiraino) eta irakiten hasten denean, glutena bota eta lapikoa itxi, muturra irteten zaionean 10 minutu eduki eta itzali.
Muturra barrura sartzean lapikotik seitana atera eta hozten utzi
No hay comentarios:
Publicar un comentario