OLOZKO BIZKOTXOA RUIBARBO KREMAREKIN
Atzo ruibarboa erosi nuen.. oso zaila da hemen aurkitzea nik Angelun ( Iparraldea) erosi nuen. Gaur goizeaan bizkotxoa egin dut.. hemen duzue nola egin dudan.
OSAGAIAK
3 arraultza
legami zorro bat
250 gr olozko hirina
200 ml esnea (nik olozkoa erabili dut)
200gr gurina
25 gr azukre abainilatua
200 gr azukre beltza
Ruibarboarentzat
200 gr ruibarbo
limoi baten zukua eta naranja baten zukua
3 goilara azukre beltza
Lehenengo ruibarboa moztu egin dut.. 2 zentimetroko luzeeran... ondoren kazuela batean
ruibarboa bota eta azukrez eta bi fruten zukuaz estali dut eta 15 minutu utzi dut egiten.
Beste ontzi batean arraultzak , gurina (bigunduta), azukrea, eta esnea nahastu ditut eta
hirina eta legamia beste ontzi batean nahastu ditut, ondoren biak nahastu. Moldea gurinez igurtzi ondoren masaren erdia bota gero ruibarboa bota eta azkenik geratzen den masa. 180 gradutara jarri labea bentiladorea duen marrazkian eta 45-55 minututan egin da egongo da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario