UDABERRIKO ZAKUTXOAK
OSAGAIAK
Piper gorri haundi baten 1/2
Piper hori haundi baten 1/2
Piper berde haundi baten 1/2
Tipula 1
2 azenario
7 Baratxuri berri
Jenjibre zm 1
Gatza
Goilara txiki soja
Gatza, piper beltza
Goilara txiki 1/2 baratxuri hautsa
5 Txanpiñoi
20 zebolino
3 Goilarakada oliba olioa
Udaberriko zakuentzako masa edo arrozko gailetak (paketea)
PROZEDURA
Barazkiak txikitu eta olioetan frijitu gatza, piper beltza, jenjibrea (azala kendu eta txikituta)
soja, tipula eta baratxuriekin (aleak +hautsa)batera.Beste zartagi batean txanpiñoiak olio eta gatz pittin batekin (plantxan), ondoren biak nahastu. Arrozko gailetak ur berotan pasa eta oihal heze batean ipini bertan barazki pittin bat jarriko dugu eta paketetxo bat egingo dugu , ondoren 2 zebolino hartu eta lotu egingo dugu. Denak bukatu ondoren ekilore oliotan frijituko ditugu eta paperezko oihaletan jarriko ditugu koipe gehiena kentzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario