KOLOREDUN ENTSALADA PERRETXIKOZ ETA GORGONZOLAZ BETEA
OSAGAIAK
rukula,
letxuga
kanonigoak
letxuga gorria
eskarola
tipula bat
4 shitake
4 txanpiñoi
4 kardo
3 baratxuri ale
2 gorgonzola gazta xerra
20 gr. parmesano birrindua
olioa
ozpin balsamikoa
gatza eta piper beltza
PROZEDURA
Letxuga guztiak txikitu eta entsaladera haundi batean jarri ,ondoren tipula moztu eta zartagi batean bigundu gatz pittin batekin ondoren gorde, perretxiko guztiak txikitu eta baratxuriekin batera
zartagian egin, gatz eta piper beltzarekin.Gorgonzola moztu laukitxoak eginez. Jarrain letxugen gainean tipula jarriko dugu ondoren gatza eta nahastu, gero gorgonzola eta jarraian gure perretxikoak, hauen gainean parmesanoa botako dugu eta oliba olioa eta ozpin balsamikoa.... on egin!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario