ERREGE SAGARREZKO MENBRILOA
Lehengo astean membriloa egin nuen...(ez dakit ondo esan dudan... baina nere etxean horrela deitzen diogu)
Lehengo astean membriloa egin nuen...(ez dakit ondo esan dudan... baina nere etxean horrela deitzen diogu)
Badakit modu asko daudela membriloa egiteko baina errezeta hau Asteasuko Ixabelena da.. eta goxo goxoa ateratzen da...
Osagaiak
kilo bat errege sagar
3/4 azukre beltza
eta pazientzi asko
Prozedura
Sagarrei azala kendu eta denak txikitu (puska txikiak ) pisatu, kilo bat badu 3/4 azukre bota beharko diogu .
Bandeja haundi batean puska guztiak jarri eta azukrea gainetik bota eta ondo nahastu eskuekin, ondoren bandeja estali eta 24 ordu utziko dugu .
Hurrengo egunean bandejan dugun guztia eltze batean sartu eta su baxuan jarri ( pare bat ordu )sagarra ondo desegiteko eta ez ahaztu asko nahastu behar dugula... bestela... uff ! ederki kostako zaigu eltzea garbitzea... jaja!!!
Ondoren molde batera bota eta hozten utziko dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario