OSAGAIAK 4 PERTSONENTZAT
2 BERENJENA
2 PIPER BERDE
PIPER GORRI ERDI BAT
PORRU BAT
2 AZENARIO
2 TOMATE GORRI
TIPULA BAT
6 BARATXURI ALE
ARTO GOXOA (maiz dulce)
PIPER BELTZA
GATZA
OLIOA
PROZEDURA
Berenjenak erditik moztu eta barruko haragia kendu eta gorde . 4 berenjena zatiak labeko bandejan jarri eta gatza eta olio pittin bat bota.. gero labean sartuko ditugulako.
Barazki guztiak moztu, zartagian olioa berotzen hasten denean, lehenengo piperrak, azenarioa , porrua tipula, baratxuriak ,tomatea, berenjenaren haragia eta azkenik arto goxoa bota eta hauei gatza eta piper beltza bota.
Barazkiak egiten hari diren bitartean berenjena azalak labean sartuko ditugu 5 minutu (azala pittin bat biguntzeko) ondoren atera.(180 C)
Barazkiak eginda daudenean berenjenak bete , birrindutako parmesanoz estali eta labean sartu gratinatzera 220 gradutan 5 bat minutu. Ateratzean nik rukula pittin bat botatzen diot. ummmm earra zion!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario